Euskara irakatsi
Euskara irakatsi
Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, hainbat modu daude euskara atzerrian irakasteko. Atal honetan azalduko dizugu nola.
Euskara. Kultura. Mundura.
Unibertsitatean
-
Non irakatsi euskara?
Mundu osoko 35etik gora unibertsitatetan irakasten da euskara Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen sare akademikoari esker.
-
Irakasleen hautaketa
Euskara eta euskal kultura irakasleak (irakurle ere deitzen zaie) hainbat urtean behin aldatzen doaz hautaketa prozesuen bidez.
-
Jarduera akademikoak
Euskal ikasketak eskaintzen dituzten unibertsitateetan jarduera akademiko eta kulturalak (jardunaldiak, hitzaldiak, mintegiak, kultur programak, etab.) antolatzen laguntzen du Etxepare Euskal Institutuak. Irakasleei zuzendutako barne deialdi baten bidez jarduera batzuk diruz ere laguntzen ditugu.
-
Etengabeko prestakuntza
Irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko, atzerrian euskal ikasketak eskaintzen dituzten unibertsitate sareko irakasleentzako etengabeko prestakuntza eskaintzen du Etxepare Euskal Institutuak. Halaber, etorkizunean irakasle izan nahi duten horientzat ere formakuntza espezifikoa eskaintzen dugu.
Euskal Etxeetan
-
Non irakatsi euskara?
Mundu osoko 70etik gora euskal etxetan ematen dira euskara eskolak Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
-
Irakasleen hautaketa
Euskal etxeetan euskara eskolak ematen ditzuten irakasleen hautaketa euskal etxe bakoitzak bideratzen du.
-
Etengabeko prestakuntza
Mundu osoko euskal etxeetan euskara irakasten duten irakasleentzat etengabeko prestakuntza eskaintzen du Etxepare Euskal Institutuak.