Unibertsitate sareko irakasleentzat etengabeko prestakuntza

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutua atzerrian euskal ikasketak eskaintzen dituzten unibertsitate sareko irakasleen (irakurle ere deitzen zaie) etengabeko prestakuntzaz arduratzen da. Horretarako, euskara atzerriko hizkuntza gisa ikasi eta irakasteko metodologia, estrategia eta baliabide didaktikoen inguruko ikastaroak antolatzen ditugu, Euskal Herriko unibertsitate eta erakundeekin lankidetzan.

Irakasleen etengabeko online prestakuntza

Euskal ikasketak eskaintzen dituzten unibertsitate sareko online prestakuntza programa eskaintzen du Etxepare Euskal Institutuak.

Euskara irakasleen topaketa

Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketak eskaintzen dituzten unibertsitate sareko irakasleak biltzen ditu urtero tresna eta baliabide didaktikoak eguneratu, irakaskuntza-esperientziak trukatu eta koordinazioa areagotzeko.

Bikaintasuna Euskal Ikasketetan

UPV/EHUren Udako Ikastaroen baitan, Donostian, antolatzen dugun ikastaro honen helburua da egungo eta etorkizuneko irakasleen prestakuntza sendotzea. Horretarako, euskara eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatzen ditugu.

Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa

Ikastaro hau atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakatsiko duten irakasleei zuzenduta dago eta UPV/EHUren Gasteizko egoitzan egin ohi da. Programa akademikoan euskara, irakaskuntza eta kulturari loturiko gaiak lantzen dira eta oro har, unibertsitateko irakasleek zein HABEko teknikariek ematen dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu