Euskal Etxeetako irakasleentzat etengabeko prestakuntza

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutua, Euskara Munduan programaren baitan, mundu osoko euskal etxeetan euskara irakasten duten irakasleen etengabeko prestakuntzaz arduratzen da. Horretarako, euskara atzerriko hizkuntza gisa ikasi eta irakasteko metodologia, estrategia eta baliabide didaktikoen inguruko ikastaroak antolatzen ditugu, eta irakasleen hizkuntza gaitasuna sustatzen dugu.

Irakasleen etengabeko online prestakuntza

Mundu osoko euskal etxeetan euskara irakasten duten irakasleentzat online prestakuntza programa eskaintzen du Etxepare Euskal Institutuak.

Irakasleen barnetegiak

Mundu osoko euskal etxeetan euskara irakasle diren eta izango diren pertsonak hizkuntza gaitasunean eta baliabide didaktikoetan trebatzeko urtean bi barnetegi egiten dira Argentinan.

Euskara irakasleen topaketa

Baliabide didaktikoen inguruko prestakuntza jaso eta haien arteko koordinazioa indartzeko euskal etxeetako euskara irakasleen topaketak antolatzen ditugu Ipar Amerika, Hego Amerika eta Europan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.