Itzulpengintza sustatzeko dirulaguntzen epea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2023-04-17

Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat euskal literatura nazioartean sustatzea da. Horretarako, itzulpengintza sustatzeko dirulaguntzen deialdia jartzen da martxan urtero, euskal literaturaren itzulpena sustatzeko eta euskal idazleak eta hauen lanak nazioarteko merkatuan zabaltzen laguntzeko asmoz. Aurten, 63.000 euroko zuzkidura izango dute laguntzek. Proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 18tik maiatzaren 17ra egongo da zabalik.

Dirulaguntza honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak beste edozein hizkuntzatara itzultzeko proposamenak eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzeko proposamenak laguntzen dira. Argitaletxeen edizio eta sustapen gastuak estaltzeko ere erabiltzen dira.

Bestalde,  literatura-laginak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko deialdia ere zabalik dago, 2023ko abenduaren 31ra arte.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu