Literatura itzulpenetarako dirulaguntzak (2023)

Literatura itzulpenetarako dirulaguntzak (2023) Ebatzita

Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat euskal literatura nazioartean sustatzea da. Dirulaguntza honen bidez euskal literaturaren itzulpena sustatzen dugu, euskal idazleak eta hauen lanak nazioarteko merkatuan zabaltzen laguntzeko.

Ondorengo itzulpen-jarduerak laguntzen ditugu diruz:

– Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak edozein hizkuntzatara itzultzea.

– Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.

– Argitaletxeentzako edizio eta sustapen gastuak.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2023/04/18 - 2023/05/17
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Zuzkidura: 63.000€
  • Kontaktua: Kizkitza Galartza Arregi | k-galartza@etxepare.eus | 943023409

Informazio guztia eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
}