Literatura laginak itzultzeko deialdia (2023)

Deialdi honen xedea da jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obren laginak ingelesera edo/eta frantsesera itzultzeko proposatzea, obra horiek nazioartean sustatzeko xede nagusiarekin bat. Aipatutako laginak ez dira izango liburuaren %15a baino luzeagoak. Deialdia zabalik egongo da zuzkidura agortu arte.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2023/02/01 - 2023/12/31
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 8.000€
- Kontaktua: Kizkitza Galartza | k-galartza@etxepare.eus | (+34) 943 023 409