Euskaratik itzultzeko trebakuntza eskainiko duen Itzultzaile Berriak nazioarteko programa aurkeztu dute gaur

2015/04/15

Euskara. Kultura. Mundura.

DSS2016k eta Etxepare Euskal Institutuak Itzultzaile Berriak proiektua jarri dute martxan, EIZIErekin lankidetzan. Etxepareko Euskararen Sustapeneko eta Unibertsitateetako arloa zuzentzen duen Mari Jose Olaziregiren ekimenez sortutako egitasmo honen helburu nagusia nazioarteko hainbat literatur itzultzaileri euskara irakastea da, euskal literatura Europan sustatzeko helburuarekin.

Horretarako, gaur, apirilak 15, zabaldu den deialdi publiko baten bidez, nazioarteko zortzi literatur itzultzaile hautatuko dira, euskara ikas dezaten. Horietako lauk, euskaraz ezer ere ez dakitenak, Euskal Herrian egonaldi bat egingo dute sei hilabetez eta, gainontzeko lauak, euskararen ezagutza-maila baxu edo ertaindunak, hilabetez egongo dira Euskal Herrian, euren maila hobetze aldera.

2015eko ekaineko bigarren hamabostaldia eta 2016ko martxoa amaiera bitartean zehaztu gabeko data batean izango diren egonaldi hauetan, hautatutako egile guztiek ikastaro intentsibo batean parte hartuko dute, barnetegi batean. Ahal dela, itzultzaile guztien egonaldien datak bat etortzeko saiakera egingo du antolakuntzak, elkarbizitza, lankidetza eta sare-lana sustatzeko xedearekin.

Deialdiak ez du soilik euskara ikastea bultzatuko, baita lanak ekoiztea ere. Horretarako, egonaldi luzea egingo duten lau itzultzaileek diru-laguntza bat jasoko dute euskal literaturako obra bat gaztelania ez den beste hizkuntza batera itzultzeko eta lan hori argitaratuko duen norbait aurkitzeko. Horrek ekimenaren azken helburua bermatzea ahalbidetuko du: euskal sorkuntza Europan hedatzea eta kanpoko publikoek ere euskal literaturara sarbidea izatea.

Aldi berean, egonaldi hauen bidez, zortzi itzultzaileek gaitasun linguistiko nahikoa eskura dezaten nahi da, euren etorkizuneko itzulpenetan euskara ere erabil dezaten sorburu- edo xede-hizkuntza bezala.

Eskaerak aurkezteko epea gaur, apirilak 15, ireki da, eta maiatzaren 15ean amaituko da, EHAAn deialdia argitaratu eta handik hilabete batera. Dokumentazioa honako helbide honetan aurkeztu behar da: Etxepare Euskal Institutua, Prim kalea 7, 20006 Donostia. Eskaerak aurkezteko ordutegia astelehenetik ostiralera da, 8:30etik 14:00etara.

Tailerrak eta jardunaldi irekia 2016an

Horrez aparte, Itzultzaile Berriak programak, bigarren fase batean, tailer bat ere izango du zortzi itzultzaile horiekin Tabakaleran, 2016ko udazkenean. EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak antolatuko duen tailer horretan nazioarteko itzultzaileek euskal idazle bana izango dute bikotekide. Tokiko idazleen papera kanpoko itzultzaileei harrera egitea eta euren arteko sareak sortzea izango da.

Tailerra amaitzen denean, herritar orori zuzendutako jardunaldi ireki bat egingo da, eta baita programazio espezifiko bat ere itzultzaile parte-hartzaileekin, hiriko ikastetxe zein kultur etxeekin lankidetzan
 
Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu