Nazioarteko itzultzaileak aukeratzeko deialdia, Euskal Herrian euskara ikasteko egonaldiak egin ditzaten

Ebatzita

Deialdiaren xedea

Deialdi honen xedea da atzerriko zortzi literatura itzultzaile aukeratzea, Euskal Herrian euskara ikasteko ikastaro trinkoak egin ditzaten.

Egonaldien nondik norakoak

Nazioarteko zortzi literatura itzultzaile hautatuko dira guztira. Horietako lauk sei hilabeteko egonaldi luzea egingo dute Euskal Herrian, euskara ikastaro trinkoa egiteko. Helburua, euren etorkizuneko itzulpenetan euskara ere zubi nahiz sorburu hizkuntza gisara erabili ahal izateko hizkuntza gaitasuna lortzea luke egitasmo honek. Gainerako laurek, hilabeteko egonaldi laburra egingo dute Euskal Herrian, aurrez duten euskara ezagutza (A1, A2 edo B1 mailen baliokidea) sendotzeko.

Ahal dela, zortzi itzultzaile horiek elkarrekin egingo dute egonaldia. Guztien artean zehaztuko dira datak baina beti 2015eko irailaren lehenengo hamabostalditik 2016ko ekainaren bukaera arteko epean.

Egonaldi luzea nahiz laburra izan, itzultzaileek barnetegi batean egingo dute ikastaro trinkoa, bakoitzaren ezagutza mailaren arabera.

Egonaldi luzea egingo duten lau itzultzaileek euskal literaturako lan bat gaztelania ez den beste hizkuntzaren batera itzuli eta argitaratzailea bilatzeko diru-laguntza jasoko dute.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2015/04/14 - 2015/05/14
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua eta Donostia 2016 Fundazioa
  • Kontaktua: Kizkitza Galartza | k-galartza@etxepare.eus

2015.04.14 EHAA - DEIALDIA

2015.07.01 HAUTATUEN ZERRENDA

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
}