Etxepare Euskal Institutua
Euskara. Kultura. Mundura.
-
ALBISTEA
Zortzi euskal konpainia Maitaldia dantza jaialdian
Irailaren 5etik 15era Biarritzen egingo den Maitaldia dantza jaialdian Euskal Herriko dantza konpainiek berezko programazioa izango dute. Eta irailaren 6an euskal dantza ospatzeko jardunaldi profesional bat izango da.
-
ARGITALPENA
´10 things to know about Basque culture´
Ez da erraza herri baten kultura liburuxka labur batean biltzea. Argitalpen honek jakin-mina piztu eta irakurleak euskarari, euskal kulturari eta sorkuntza garaikideari buruz gehiago ezagutzera gonbidatu nahi ditu.
DESKARGATU!
-
Euskal Herriko dantza-sorkuntza frankofonian hauspotzeko mugaz gaindiko elkargune profesionala
Euskal Herriko dantza-sorkuntzari buruzko mugaz gaindiko aliantza aurkeztu dute Etxepare Euskal Institutuak eta Malandain Ballet Biarritz Frantziako Koreografia Zentroak, Biarritzeko Udal Kasinoan antolatuko ‘Saut de basque’ izeneko jardunaldi profesionalean, Maitaldia dantza-jaialdiaren baitan.
-
Fringe jaialdian euskal presentzia: DAB dantza taldea bertan
DAB dantza taldeak NŒUD aurkeztuko du Edinburgoko Fringe jaialdian, euskal dantza nazioarteko jaialdi handienetakoan.
-
Martxan dira eskualde estrategikoekin 2025ean zehar lankidetza teknikoa sustatzeko dirulaguntzak
Bavaria, Korsika, Flandria, Gales, Euskal Hirigune Elkargoa eta Akitania Berriarekin lankidetza teknikoa sustatu eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntza deialdia martxan da.
-
05Eka 202512Urr 2025
Ljubljana Biennale of Graphic Arts: Juan Perez Agirregoikoa
Ljubljana
-
04Ira 202514Ira 2025
Jon Bilbao Katedra 2025: Elena Martin
Reno
-
05Ira 202515Ira 2025
Maitaldia | Le Temps d´Aimer la Danse
Biarritz
-
11Ira 202514Ira 2025
Fira Tàrrega 2025: Basque. Performing Arts.
Tàrrega