ZINEBI: Quebeceko zinema garaikideari begirada
Euskara. Kultura. Mundura.
-
08Aza 202415Aza 2024Bilbo
ZINEBI – Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 66. edizioa egingo da azaroaren 8tik 15era bitarte.
44 herrialdetako 132 film ikusi ahal izango dira bertan, horien artean Pedro Ruiz quebectarraren ‘Le huitième étage. Jours de révolte’ dokumentala. Azaroaren 11an izango da, 19:30ean, Golem zinemetan. Pedro Ruiz zuzendaria eta Arantza Maldonado ekoizlea izango dira bertan.
Quebeceko zinemari eskainitako saio berezi hau ZINEBI, Festival de Cinéma de la Ville de Québec (FCVQ), Etxepare Euskal Institutua eta Bartzelonako Quebeceko Bulegoarekin lankidetzan antolatu da.
FCVQk euskal zinemari leiho bat eskaini zion irailean, eta orain ZINEBI da Quebeceko zinema Euskal Herrira ekarri duena.
Elkartruke hau Québec – Pays Basque programaren testuinguruan gauzatu da, Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak bideratutako ekimena bi herrialdeetako artista, sortzaile, jaialdi eta kultur eragileen arteko harremanak estutzeko. Quebecen Bartzelonako Bulegoaren laguntza ere jaso du ekimenak.