FCVQ: euskal film laburren hautaketa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
11Ira 202415Ira 2024Québec
Irailaren 11tik 15era bitartean Quebeceko hiriburuan egingo den Festival dun cinéma de la ville de Québec (FCVQ) jaialdiak bost euskal film labur aurkeztuko ditu, Carte blanche au Festival ZINEBI saioan.
- Ximinoa (Itziar Leemans, 2023)
- Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola Lizarralde, 2022)
- Semana 12 (Isabel Delclaux, 2023)
- La mujer ilustrada (Isabel Herguera, 2023)
- Kusikozu (Aitor Irulegi, 2023)
Emanaldia irailaren 13an izango da Beaumont zineman, eta FCVQren eta ZINEBIren (Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia) arteko elkarlanaren emaitza da.
Aukeratutako bost film laburrak ZINEBIren aurreko edizioan nabarmendu ziren euskal zinemako izenburuak dira, eta, gainera, FCVQren ildo editorial berriarekin bat etorriz aukeratu dira.
Lankidetza horren barruan, FCVQk ‘Huitième étage, jours de révolte’ filma aurkeztuko du ZINEBIren hurrengo edizioan, azaroan, eta Pedro Ruiz zuzendaria bertan izango da.
Elkartruke hau Québec – Pays Basque programaren testuinguruan gauzatu da, Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak bideratutako ekimena bi herrialdeetako artista, sortzaile, jaialdi eta kultur eragileen arteko harremanak estutzeko. Quebecen Bartzelonako Bulegoaren laguntza ere jaso du ekimenak.