Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo: ‘Altsasu’

Euskara. Kultura. Mundura.

Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo: ‘Altsasu’
  • 01
    Api 2022
    02
    Api 2022
    Bogota

Bogotako (Kolonbia) Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak ‘Altsasu’ antzezlanaren bi pase emango ditu euskal arte eszenikoei eskainitako ‘Venta Vasca’ programa bereziaren baitan. Apirilren 1ean eta 2an izango dira emanaldiak, 20:00etan, Teatro Estudio aretoan. Lehenbizikoa gaztelaniaz eta bigarrena euskaraz, gaztelaniazko goitituluekin.

2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun (Nafarroan), Koxka tabernaren atarian, liskar bat izan zen herriko zenbait bizilagunen, Guardia Zibileko bi agenteren eta horien bikotekideen artean. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu zituzten, eta guardia zibiletako bat, tenientea, orkatila bat hautsita amaitu zen. 24 orduan baino gutxiagoan, telebista-plato bihurtu zen Altsasu herria, eta, egun eta erdian baino gutxiagoan, Estatu mailako kontua izan zen gertatutakoa. Salatzaileek uko egin zioten Foruzaingoaren aurrean deklaratzeari; aitzitik, Guardia Zibileko beren kideen aurrean deklaratu zuten.

COVITEk, Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak, Auzitegi Nazionalean salatu zuen gertatutakoa, eta horrek egoera irauli zuen. Elkarte horrek terrorismoaren akusazioa sartu zuen bere salaketan, eta bederatzi gazteren aurkako polizia-operazioa jarri zen martxan. Horietako zazpi berehala espetxeratu zituzten. 2018ko apirilaren 16an ahozko bista hasi zen; fiskaltzak 12 eta 62 urte bitarteko kartzela-zigorra eskatu zuen zortzi gazterentzat. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen Espainiako estatuan, alde batetik askatasunen murrizketa ekar zezakeelako, eta beste batetik fiskaltzak «terrorista» hitzaren gehiegizko erabileragatik.

Ventana Vasca

Kolonbiako hiriburuko Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak ‘Ventana Vasca’ programa berezia antolatu du, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Egitasmo honen bidez, datozen hilabeteetan euskal sorkuntza deskubritzeko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak hiriburuko antzoki nagusietako baten eskutik.

Otsailak 19, Lumi
Apirilak 1 eta 2: ‘Altsasu’ (La Dramática Errante)
Apirilak 27: Sigma Project eta Kolonbiako Orkestra Sinfoniko Nazionala
Uztailak 29 eta 30: ‘Mar’, Amaia Elizaran

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu