Shanghai Biennale: Itziar Barrio + Jorge Oteiza
Euskara. Kultura. Mundura.
-
09Aza 202331Mar 2024Shanghai
Jorge Oteiza eta Itziar Barrio euskal artisten lanak ikusgai daude Shanghaiko Biurtekoaren 14. edizioan, 2024ko azaroaren 9tik martxoaren 31ra, euskal sorkuntza nazioartean zabaltzeko Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen ZABAL programaren esparruan egindako lanaren ondorioz.
Hamalaugarren edizio honen (‘Cosmos Cinema) helburua kosmosa bere konplexutasunean arakatzea da, hainbat kulturatan mikrokosmosaren eta makrokosmosaren arteko harremanak ikertzen dituzten artistak aurkeztuz, alderdi ekologikoei arreta jarriz, gizakiak kosmosean duen zereginari buruzko hausnarketaren bidez, diskurtso dekolonialaren barruan tokiko kosmologiak irudikatzen edo horiei buruz hausnartzen duten artistak aurkeztuz, baita kosmosaren eta ideologiaren arteko lotura aztertzen duten artistak ere.
Itziar Barrioren lana eta Jorge Oteizaren piezak kontzeptu horretan kokatzen dira. Hurrengo lerroetan, bi artisten lanetan sakonduko dugu.