ZABAL
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak atzerrian euskal kultura eta euskal artisten nazioarteko zabalkundea bultzatzeko helburuz, ZABAL ekimena jarri zuen abian 2019an. Programak euskal sorkuntza garaikidearen nazioarteko proiekzioa bultzatzea du xede, sortzaileen, profesionalen, eragileen eta tokiko erakundeen arteko epe luzeko trukea eta lankidetza sustatzeko nazioarteko sareak garatuz eta nazioarteko arte erakusketa garrantzitsuenekin lankidetza ildoak sortu eta harreman iraunkorrak ezarriz.
Azken batean, euskal artistei aukera berriak eskaini eta nazioarteko testuinguruarekin loturak sortu nahi ditu ZABAL ekimenak. Eta horretarako, Institutuak nazioarteko komisarioak, arte kritikariak edo eta museo zuzendariak gonbidatzen ditu Euskal Herriko testuinguru artistikoa ezagutzera, harreman zuzenaren bitartez euskal artistekin elkarlana sustatzeko.
Programa honek dagoeneko fruituak eman dizkio euskal sorkuntzaren nazioarteko zabalkundeari. Adibidez, Consonni Bilboko argitaletxe eta kultur espazio independenteak, 2022ko ekainean Kassel-en (Alemania) inauguratutako Documenta Fifteen nazioarteko erakusketan parte hartu zuen eta June Crespok, aldiz, 59. Biennale di Venezian (Biennale Arte 2022) bere obra erakutsi zuen.
Institutuak Artingenium-en laguntza teknikoa du proiektu hau gauzatzeko.
Nazioarteko ekimen garrantzitsuenetariko batzuen komisarioak dagoeneko Euskal Herrian izan dira bertako testuinguru artistikoa ezagutzeko.
Bisitak
-
ZABAL #1
Ruth Estévez, 34. Sao Paoloko Bienaleko komisarioa. Ruth Estévez-en egonaldia 2019ko azaroraren 18tik 21era garatu zen. Egonaldiaren baitan, Sao Paoloko Bienaleko proiektuaren aurkezpen publiko bat egin zuen, azaroaren 20ean, Bilboko Arte Ederretako Museoan.
-
ZABAL #2
Ruangrupa kolektiboa, documenta 15eko zuzendari artistikoak, Kassel. Ade Darmawan, Indra Ameng eta Ayse Gülec kideen egonaldia 2020ko otsailaren 16tik 22ra gauzatu zen. Documenta 15-ko proiektu artistikoa ezagutarazteko, otsailaren 18an hitzaldi ireki bat egin zuten, Bilboko Arte Ederretako Museoan.
-
ZABAL #3
Marina Otero, 13. Shanghaiko Bienaleko komisario-kidea. Marina Otero-ren egonaldia 2021eko azaroraren 15etik 17era garatuko da. Egonaldiaren baitan, Shanghaiko Bienaleko proiektuaren aurkezpen publiko bat egingo du, azaroaren 16ean, Artium Museoan.
-
ZABAL #4
Veneziako Bienalean June Cresporen parte hartzea Etxepare Euskal Institutuak abian jarritako ZABAL programaren emaitzetako bat da. Egitasmo honen bidez, Cecilia Alemani Veneziako Bienaleko komisarioak hainbat euskal sortzaileren lana gertutik ezagutzeko aukera izan zuen, eta horren ondotik dator June Crespok erakusketan parte hartzeko jasotako gonbitea.
-
ZABAL #5
David Teh, Istanbulgo Bienaleko komisarioa, Euskal Herrian izan da bertako testuinguru artistikoa bertatik bertara ezagutzeko. Egonaldian zehar, museoak, sorkuntza-zentroak, erakunde artistikoak eta erregionalismoari buruzko ikerketa zentzu zabal eta inklusiboan egiten duten artista eta sortzaileak ezagutu ditu, baita horiek artearen garaikidetasunarekin duten lotura ere. Bere interesa, era berean, arte esperimentalaren eta literaturaren arteko elkarguneetan kokatzen da.
-
ZABAL #6
Rahul Gudipudi, Art Jameel-eko komisario komisarioa, Euskal Herrian izan da bertako testuinguru artistikoa bertatik bertara ezagutzeko.Bisitaldian, museoak, sormen zentroak eta erakunde artistikoak bisitatzeaz gain, arte publikoko proiektuekin lan egiten duten eta beren praktiketan natura eta komunitateak integratzen dituzten artistak ezagutzeko interesa erakutsi du. Nekazaritza, krisi klimatikoa, elikadura-sistemak, uraren eskubideak, lurraren subiranotasuna, gobernantza, landatartasuna, praktika kolektiboak edo indigenen ezagutza-sistemak.
-
ZABAL #7
São Pauloko Bienalaren 35. edizioa 2023an egingo da, eta bertako komisarioak Bilbon, Donostian eta Gasteizen izan dira euskal sortzaileen testuingurua ezagutzeko, ZABAL programari esker. Abuztuaren 25etik 29ra, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan ibili dira Manuel Borja-Villel arte historialari eta Reina Sofia Museoko Zuzendaria; Diane Lima komisario independientea, idazlea eta ikertzailea; eta Hélio Menezes antropologoa, kritikaria eta ikertzailea.
-
ZABAL #8
Sidneyko Bienalekoko komisarioak, Cosmin Costinas eta Inti Guerrero, hainbat euskal sortzaile eta arte garaikideko zentroak ezagutu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Paganotasuna eta inauteriak, kristautasunaren aurreko kultura paganoak eta munduko kultura-aniztasunaren adierazpena islatzen duten tradizioen inguruan ikertzen ari dira komisarioak.
-
ZABAL #9
Anton Vidokle, Biennale of Shanghai-ko komisarioak, hainbat euskal sortzaile eta arte garaikideko zentroak ezagutu ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Anton Vidoklek artearen kulturaren eta teoriaren inguruko diskurtso kritikoak ditu aztergai, eta gizartea baldintzatzen duen kosmosaren ulermenean zentratzen da bere ikerketa.
-
2024-02-20
Sydneyko Biurtekoak Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum-en ‘Bandera faltsua’ lana aurkeztuko du
Biurtekoaren komisarioek ZABAL programaren baitan euskal artearen testuingurua ezagutzeko egindako bisitaren emaitza da.
-
2023-10-25
Shanghaiko Bienalak Itziar Barrio eta Jorge Oteizaren lanak aurkeztuko ditu Etxepare Euskal Institutuaren ZABAL programaren baitan
Euskal arteak presentzia izango du Txinako hirian 2023ko azarotik 2024ko martxora.
-
2023-09-06
«Katalina Erauso, Moja Alferezaren erretratua» artelana São Pauloko Bienalean izango da
Etxepare Euskal Institutuak sustatutako ZABAL programaren ondorioz, obra abenduaren 10era arte izango da ikusgai Brasileko Biurtekoan.