BASQUE. 1x03 | Sahatsa Jauregi, arteaz eta nortasunaz

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-11-12

Sahatsa Jauregi artistarekin elkartu gara BASQUE. podcastaren hirugarren atalean.

Bere esanetan, “Euskal Herriko arte testuinguruak badu berezitasun bat, leku oso gutxitan gertatzen dena: artista pila bat daude eta oso kalitate handiko gauzak egiten dira, baina galeria eta erakusketa espazioak murritzak dira”. Euskal arte garaikideko izen handietako bat da Sahatsa. Eskultore eta artista plastikoa da, eta irakasle eta ikerlari lanetan ere ari da Leioako Arte Ederren fakultatean.

Nolakoa da galerien eta kolekzionisten mundua? Zein pertzepzio dute artistez klase altuko pertsonek? Jauregik Bilbon duen lantokiraino sartu da Oier Aranzabal, eta solasean aritu dira artistaren jatorriaz eta orainaz, tradizioaz eta arte garaikideaz, besteak beste.

BASQUE. podcasta

Euskal kultura eta sormena mundura zabaltzeko erakusleihoa da Basque. podcasta. Atalez atal, inspirazio-iturri ditugun hainbat sortzaile eta pertsona ezagun izango ditu protagonista; zinemaren, gastronomiaren, hizkuntzaren eta artearen ordezkari nabarmenak, hain zuzen.

Nazioarteko entzuleari espreski zuzendutako podcast honek jatorriz euskaraz grabatu eta ingelesera bikoiztutako bost atal ditu. Lehen denboraldiko elkarrizketak urritik abendura bitartean plazaratuko dira Podcast atalean, baita audio plataforma nagusietan ere.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu