BASQUE. | SAHATSA JAUREGI: Artistak, desberdinaren ordezkari

Nolakoa da galerien eta kolekzionisten mundua? Zein pertzepzio dute artistez klase altuko pertsonek? Jauregik Bilbon duen lantokiraino sartuko da Oier Aranzabal, eta solasean arituko dira artistaren jatorriaz eta orainaz, tradizioaz eta arte garaikideaz, besteak beste.

Euskara. Kultura. Mundura.

Harpidetu:

1x03 | SAHATSA JAUREGI: Artistak, desberdinaren ordezkari

Sahatsa Jauregiren esanetan, “Euskal Herriko arte testuinguruak badu berezitasun bat, leku oso gutxitan gertatzen dena: artista pila bat daude eta oso kalitate handiko gauzak egiten dira, baina galeria eta erakusketa espazioak murritzak dira”. Euskal arte garaikideko izen handietako bat da Sahatsa. Eskultore eta artista plastikoa da, eta irakasle eta ikerlari lanetan ere ari da Leioako Arte Ederren fakultatean.

Nolakoa da galerien eta kolekzionisten mundua? Zein pertzepzio dute artistez klase altuko pertsonek? Jauregik Bilbon duen lantokiraino sartuko da Oier Aranzabal, eta solasean arituko dira artistaren jatorriaz eta orainaz, tradizioaz eta arte garaikideaz, besteak beste.

Euskal arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu