2024ko euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzen inguruko xehetasunak azaltzeko webinarrak

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-04-25

Etxepare Euskal Institututik, kulturaren sustapenean jarraiki, 2024 urterako arte eszenikoen, musikaren eta arte plastiko eta ikusizkoen sektoreei zuzendutako mugikortasunerako dirulaguntzen deialdiak azaltzeko online ekitaldiak antolatu ditugu maiatzaren 7an eta 8an. Topaketen helburua euskal sortzaileei deialdiaren nondik norakoak eta izan dituen aldaketak azaltzea izango da.

Webinar hauek Etxepare Euskal Institutuaren sortzaileen mugikortasunerako AT!  dirulaguntzen inguruko informazioaren berri izan nahi duen ororentzat eta gaiarekin lotutako zalantzak argitzeko interesa duen ororentzat daude bideratuak.

Webinarrean parte hartzeko, izena eman beharko da inprimaki honen bitartez. Hurrengoak izango dira bileren datak:

Maiatzaren 7an, 11:00etan: arte eszenikoak, AT! Dantza (2024) eta AT! Antzerkia (2024).

Maiatzaren 8an, 10:00etan: AT! Musika (2024).

Maiatzaren 8an, 12:00etan: AT! Arte plastikoak eta ikusizkoak (2024).

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu