AT! Arte plastikoak eta ikusizkoak (2024)
Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat da euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzea. Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko.
Deialdi honen helburua da arte plastikoak eta ikusizkoak 2024. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko dirulaguntzak eskaintzea. 2024ko urte osoko jarduerak laguntzeko eskabideak aurkeztu ahalko dira, irailaren 30era arte. Baldintzak betetzea nahikoa izango da dirulaguntza jasotzeko.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2024/04/25 - 2024/09/30
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 75.000€
- Kontaktua: Jokin Labayen | j-labayeniraeta@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 02
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.