Etxepare Euskal Institutuak abian jarri du Bartzelonan literatura egonaldia egiteko deialdia (2024)

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-02-05

Etxepare Euskal Institutuak Bartzelonako Udalarekin egindako hitzarmenaren ondorioz, Bartzelona Literatur Hiria izeneko programaren baitan egonaldi literarioa egingo duen idazlea hautatzeko deialdia zabaldu du.

Euskarazko idazleentzako egonaldiaren helburua da hizkuntza horretako literatura-sorkuntza sustatzea eta bultzatzea. Era berean, euskal idazleei espazio, denbora, giro eta baldintza ezin hobeak eskaintzea, beren sormenezko idazketa-proiektuari arreta osoz heltzeko, testuinguru egoki batean.

Etxepare Euskal Institutuak Bartzelonako Udalarekin adostu du aipatutako programaren baitan euskal idazle batek 3 asteko egonaldia egingo duela Vil·la Joana idazketa egoitzan.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango du 18 urtetik gorako edozein euskal idazlek, gutxienez liburu bat argitaratuta badu, edozein literatura generotan eta euskaraz.

Otsailaren 18ra arte (barne) eskaerak bidali daitezke.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu