Literatura egonaldia Bartzelonan (2024)
Ebatzita
Deialdi honen xedea da Bartzelona Literatur Hiria izeneko programaren baitan egonaldi literarioa egingo duen idazlea hautatzea.
Egonaldiaren helburua da euskarazko literatura-sorkuntza sustatzea eta bultzatzea. Era berean, euskal idazleei espazio, denbora, giro eta baldintza ezin hobeak eskaintzea, beren sormenezko idazketa-proiektuari arreta osoz heltzeko, testuinguru egoki batean. Euskal idazle batek 3 asteko egonaldia egingo du Vil·la Joana idazketa egoitzan.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango du 18 urtetik gorako edozein euskal idazlek, gutxienez liburu bat argitaratuta badu, edozein literatura generotan eta euskaraz.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2024/02/05 - 2024/02/18
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Kontaktua: Kizkitza Galartza Arregi | k-galartza@etxepare.eus | +34 943 023 409