Malgu da gaua disko-liburua: Chopinen Nokturnoak Canoren eta Mendozaren arabera
2014/11/10
Euskara. Kultura. Mundura.
Arkaitz Mendoza piano-jotzaileak jarri dio gaia Harkaitz Cano idazleari: Chopinen “Nokturnoak” entzun eta joka dezala, halaxe, pianoaren doinuak hitzetara ekarriz. Sena hutsak, arrazoi hutsak bezala, deus balio ez duenez, bien nahasketari heldu dio Canok gauaren malgua, patxada, eta amildegia ikertzeko. “Malgu da gaua” Kutxa Fundazioaren eta Donostia Musika elkartearen ekarpenekin sortutako disko-liburua da, Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Sortzaileak Sailean argitaratu berri dena, hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelania, ingelesa). Institutuaren gainontzeko argitalpen guztiak bezalaxe, liburuaren .pdf bertsioan on line irakurri eta jaitsi daiteke, www.etxepare.eus orrian. Musika entzuteko esteka www.arkaitzmendoza.com gunean dago entzungai.
Disko-liburu berria prentsaren aurrean aurkeztu dute gaur DonostianAizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutukozuzendariak, Mari Jose Olaziregi InstitutukoEuskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendariak, Carlos Benito, Donostia Musika elkarteko lehendakariak eta bi egileek: Harkaitz Cano idazleak eta Arkaitz Mendoza piano-jotzaileak.
Aizpea Goenagak argitalpenaren atzean dagoen elkarlana azpimarratu du. Batetik, egileen sorkuntza lan aparta; bestetik, erakunde ezberdinen artekoa: Donostia Musikak hirirako jauzia egin du, Kutxa Fundazioak Euskal Herrirakoa bermatu du, eta Etxepare Euskal Institutuak, mundurako jauzia. Erromantikoek musika arte gorentzat zutela ekarri du gogora Mari Jose Olaziregi Euskal Sortzaileak Saileko zuzendariak, eta lan honetan musika eta literatura maisuki uztartzen direna nabarmendu du. Donostia Musika elkarteko lehendakari Carlos Benito ere pozik agertu da, eta elkartearen ekarpena diskoaren edizioan gauzatu dela zehaztu du, artista gazteei laguntzeko helburuari jarraiki.
Harkaitz Canok eskerrak eman nahi izan dizkio Mendozari, egitasmo honekin azken aldian nahiko baztertuta zuen poesia idaztera behartu duelako. Hasierako asmoa Gerardo Diegok Chopinen Nokturnoen harira idatzita dituen poemak euskaratzea bazen ere, poema berriak idaztea erabaki zuen gero. “Desafio bat” eta “ausarkeria” izan zela aitortu du, “Chopinek ez duelako hitzik behar”. Idazlearen aburuz, Nokturnoek badute giro krepuskular moduko bat, eta idazketa errazten duen “tonu inpresionista doi hori”; hori guztia islatzen eta umore puntu batekin zipristintzen ere saiatu dela adierazi du. Arkaitz Mendoza piano-jotzaileak, berriz, ausarkeria berea izan dela esan du, Canoren poemen gainetik pianoa jotzera atrebitu delako. Chopinen Nokturnoak gustukoen duen musika dela azaldu du, eta lan horiek grabatu ahal izatea amestu izan duela beti. Obra hauek jotzerakoan aske sentitzen dela gaineratu du musikariak, eta entzunaldia “begiak itxita“ gozatzeko gonbitea luzatu du.

“Malgu da gaua” lanaren zuzeneko bertsioari dagokionez, Donostia Musika elkarteak Donostia Kulturarekin elkarlanean bultzatu duen Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoko zikloan izango da entzungai azaroaren 19an. Arkaitz Mendozak Chopinen “Nokturnoak” joko ditu, eta Canok idatzitako poemen irakurketa Ekaitz Unai Gonzalez aktoreak egingo du. Kutxa Fundazioak ere beste kontzertu-errezitaldi antolatuko du abenduaren 2an, Euskararen Egunaren ospakizunen harira.
Zabalkunderako tresna bikaina izango den disko–liburu berriaren ildotik, Institutuaren eskutik Harkaitz Cano idazleak AEBetan eta Elena Odriozola ilustratzaileak Argentinan laster burutuko dituzten kultur ekintzen berri ere eman du Mari Jose Olaziregik. Odriozola Argentinarako bidean da jada: topaketa batean hartuko du parte azaroaren 12an Institutuaren Euskara eta Euskal Kultura irakurletza bat duen La Platako Unibertsitatean. Gero, 13an eta 14ean, Buenos Aires hiriko FILBITA, Festival de Literatura Infantil y Juvenil azokan izango da; bertan tailerrak eskainiko ditu, eta mahai-inguru batean esku hartuko du. Dublin, Belfast eta Corketik etorri berria den Harkaitz Canok, berriz, euskal literatura ordezkatuko du azaroan Dade College, AEBetako Unibertsitate jendetsuenak antolatzen duen Miami Book Fair Azokan, Etxeparek bertan izango duen lehen partaidetzan. “Bide batez”, hitzaldiak eskainiko ditu University of Chicago eta –ondo bidean laster Etxepareko irakurletza berri ba izango duen- University of Illinois at Urbana-Champaign unibertsitateetan, “Literatura, arte y catarsis” izenburupean.
Prentsaurrekoan ateratako argazkian: Harkaitz Cano, Mari Jose Olaziregi, Aizpea Goenaga, Arkaitz Mendoza eta Carlos Benito