Literatura egonaldia Bartzelonan: Mikel Ayllon

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 27
    Mai 2024
    17
    Eka 2024
    Bartzelona

Etxepare Euskal Institutuak Bartzelonako Udalarekin egindako hitzarmenaren ondorioz, Bartzelona Literatur Hiria izeneko programaren baitan egonaldi literarioa egingo du Mikel Ayllon idazleak. Deialdi bidez aukeratu da idazle egoiliarra.

Ayllonek  3 asteko egonaldia egingo du Vil·la Joana idazketa egoitzan. Bertan, ‘Hegan egiteko gogoa da’ dramaturgia proiektua landuko du.

2025ean Euskal Herriko bi antzerki-konpainia profesionalek estreinatuko duten antzezlana izango da ‘Hegan egiteko gogoa da’. Antzezlanaren eta instalazio artistikoaren arteko hibridoa izango da eta Ayllonek lanaren gidoia borobilduko du Bartzelonako egonaldian.

Mikel Ayllon Itzultzailea da ogibidez, nahiz aurretik ibilia den kazetari eta kultur programatzaile lanetan. Hainbat liburu idatzi ditu, hala nola, Ez tiro egin anbulantziei’ (2015) edo ‘Zoriontsuak izatea erabaki genuen’ (2021).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu