Ibon Manterolaren hitzaldia Frankfurt Maineko Goethe unibertsitatean

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-06-19

Euskara eta euskal kultura klaseak emateaz gain, gure kultura ardatz duten ekintzak martxan daude mundu osoko irakurletzetan. Horren adibide da Frankfurt Maineko Goethe unibertsitatea. Bertako euskara eta euskal kultura irakurletzak antolatzen duen bigarren hitzaldia gauzatuko da ekainaren 21ean.

Goethe unibertsitatean, Hizkuntzalaritza Enpirikoaren Institutuan, hizkuntza txikien  egoeraz jakin mina duten hanbat irakasle, ikerlari eta ikasle daude. Horregatik luzatu zaio Ibon Manterola hizkuntzalariari hitzaldia bertan egiteko aukera. 

Arratsaldeko lauretan izango da, “Basque-medium education and its contribution to the revitalization of the lenguage: current challenges” izenburupean. Eskoletako hizkuntza eredua eta honen eragina euskararen normalizazio prozesuan azalduko duitu. Gainera, azken urteotako inkesta soziolinguistikoen emaitzek sortu dituzten eztabaidak ere jorratuko ditu.

Ibon Manterola EHUko irakaslea eta Hizkuntzen Unesco Katedraren kidea da. Baita hizkuntzalaritzako doktorea ere eta 2014ean plazaratu zuen bere doktorego tesia, euskarazko murgilketaz haur hezkuntzan. Goethe unibertsitatean azalduko du nola kudeatzen den haur eskoletan egungo jendartearen eleaniztasun egoera eta honen inguruan dauden eztabaidak.

Ekitaldi hau Etxepare Institutuaren eta Goethe unibertsitateko Erromanistika Istitutuaren babesaz antolatu da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu