Flandria-Euskadi: Black is Beltza I & II + Bidasoa (2018- 2023)
Euskara. Kultura. Mundura.
-
07Eka 202408Eka 2024Brusela
Bruselako Nova zinemak Fermin Muguruzaren azken lanak proiektatuko ditu ekainaren 7an eta 8an, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Muguruza bertatik bertara aurkeztuko ditu bere filmak.
Ekainak 7, 20:00
‘Black is beltza I’. Proiekzioa eta solasaldia.
Ekainak 8, 19:00
‘Bidasoa (2018-2023)’. Proiekzioa eta solasaldia.
Ekainak 8, 21:00
‘Black is beltza II: Ainhoa’. Proiekzioa eta solasaldia.
Vlaanderen Baskenland (#Flenbasque)
Joan-etorriko egitasmo honek helburu bikoitza du: batetik, kultur eragileak elkartzea, esperimentatzea eta elkarrengandik ikastea. Bestetik, bi lurraldeetako sorkuntzaren kalitatea eta izaera berritzailea plazaratzeko kultur proposamen zehatzak lankidetzan garatzea.
Ekimenak, kultura, sorkuntza garaikidea eta hizkuntza ardatz hartuta, diziplina anitzeko eskaintza zabala aurreikusten du. Halaber, kultur eragileen arteko lankidetza, eta artista, sortzaile eta kultur industrien sarea sustatuko da hainbat alorretako hamaika proiektu baino gehiago jasoko dituen egitarau aberats baten bitartez. Programazioa eskuragarri dago.
Etxepare Euskal Institutua eta sortzailea
Fermin Muguruzak ibilbide luzea du musikaren eta zinemaren munduan. Etxepare Euskal Institutuak Muguruzaren zenbait lanen nazioartekotzean lagundu du. 2023an ´Black is Beltza II: Ainhoa´ filma Bogotako (Kolonbia) FECI jaialdian parte hartu zuen Institutuaren laguntzarekin.