FECI - Black is Beltza II: Ainhoa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
09Eka 202314Eka 2023Bogota
Bogotako Nazioarteko Zinema Independentearen Azoka ekainaren 9tik 14ra egingo da. Bertako Cinema Punk sailean sei pelikula aurkeztuko dira, horien artean Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza II: Ainhoa’.
FECIn (Feria Internacional de Cine Independiente de Bogotá) Cinema Punk sailaren seigarren edizioa egingo da aurtengoa. Sailak ikus-entzunezkoen eta musikaren arteko topagunea izateko helburua du. Edizio honetan, Fermin Muguruza Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria izango da gonbidatu nagusia. Etxepare Euskal Institutuaren babespean, Muguruzak ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ filma bertatik beratara aurkeztuko du ekainaren 9an Bogotako Cinematecako Sala Capital aretoan, 19:00etan (GMT – 5).
‘Black Is Beltza II’ 80ko hamarkadaren amaieran girotuta dago eta Ainhoaren ,gazte kubatar baten, urratsak jarraitzen ditu. Ama karibetar batez gain, Ainhoak aita euskalduna du (Manex, lehen filmeko protagonista). Bere jatorria ezagutzeko, Ainhoa Euskal Herrira joango da, Beirutera ere joateko asmoz, bere amaordea bisitatzera. Pelikula honek ezker abertzalearen 80ko hamarkadako egoeraz, Ekialde Ertaineko herri mugimenduez eta Sobiet Batasunaren berehalako kolapsoaren aurrean narkotrafikoarekin izandako gerra zikinaz hitz egiten du.
Cinema Punk FECIren atal bat da 2017az geroztik. Sail honek fizioaren eta dokumentalaren arteko luzemetraiak programatzea du helburu. Programatutako filmen eduki eta formek punkaren gaia jorratzen dute, ikuspuntu kritikoenetik, sozialenetik eta kontestatarioenetik.