Flandriarekin 2024an zehar kooperazio teknikoa sustatzeko dirulaguntzak martxan dira

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-01-04

Flandriarekin kooperazio teknikoa sustatu eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntza deialdia martxan da. Eusko Jaurlaritzaren deialdian eskaerak aurkezteko epea abenduaren 30etik urtarrilaren 29ra bitartean egongo da zabalik. Eskariak euskari.eus atariaen bitartez egin beharko dira.

Kultura eta sorkuntzaren alorrean Flandria eta Euskadiren arteko harremanak sakontzeko helburuz topaketa profesionalak egin ziren 2021 eta 2022an. 2023an zehar, Etxepare Euskal Institutuak sustatutako Vlaanderen - Baskenland (#Flenbasque) proiektuaren baitan, kultur trukerako hainbat ekintza eta proiektu garatu dira euskal eta flandiar eragile eta sortzaileen artean. Aurten ere, 2024an zehar bi herrialdeetako eragileen artean lankidetza proiektuak sustatzeko deialdi bana aterako dute Eusko Jaurlaritzak eta Flandriako gobernuak.

Flandria Euskadiren nazioarteko Bazkide Estrategikoen Sareko kide izanik, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak antolatu du deialdia. EAEko sortzaile eta kultur eragileei zuzenduta dago, eta Flandriarekin kooperazio teknikoa sustatzea du helburu. Diru-laguntza guztietarako 50.000€ko zuzkidura orokorra izango da eta proiektu bakoitzeko jasoko den diru-laguntzaren zenbateko osoa ezin izango da 5.000 eurotik gorakoa izan.

Deialdiaren xedea da, 2023an zehar garatutako kultur trukerako ekintzei jarrituz, 2024 osoan zehar FLANDERS – BASQUE COUNTRY lankidetza kulturala garatzea.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu