Flandria-Euskadi: Euskal Herria eta Flandria artean

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 17
    Urr 2024
    18
    Urr 2024
    Leuven

Lovainako M Museum-en egingo den kongresu akademiko honek artearen bidez bi lurraldeen arteko lotura sakona aztertuko du.

Aintzane Erkizia EHUko irakasle eta ikertzaileak koordinatu du ekitaldia, eta Flandriako eta Euskal Herriko arte-historialariak, adituak eta artistak bilduko ditu Atlantikoak lotzen dituen bi lurralde hauen nortasunean eta kultura-sisteman eragina izan duen kultur-trukeak artean duen isla aztertzeko.

Flandria eta Euskal Herriaren arteko harremanak mendeak ditu eta, batez ere, itsasoaren bidez garatu da, ondasun, ideia eta pertsonen etengabeko fluxua ahalbidetuz. Mendeetan zehar, artelanek salgaiekin batera bidaiatu zuten, eta gaur egun, flandriar aztarna argi eta garbi ikus daiteke euskal artean. Ondare hori eztabaidagai izango da kongresu honetan.

Halaber, biltzarrak azpimarratuko du nola kostaldeko biztanleek beste itsasbazter batzuetara zuzentzen dituzten begiradak, komunitate eta lotura kultural berriak eratuz. Artea objektu estetiko gisa ez ezik, kulturen eta lurraldeen arteko trukearen testigantza bizi gisa ulertzeko aukera eskainiko du ekitaldiak.

Kongresuari buruzko informazio guztia hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu