Kongresua: Euskal Herria eta Flandria artean

Euskara. Kultura. Mundura.

Kongresua: Euskal Herria eta Flandria artean

EUSKAL HERRIA ETA FLANDRIA ARTEAN
M LEUVEN
LEUVEN
URRIAK 17-18 (2024)

 

Artea ezagutzea da gure historia kulturala ezagutzeko biderik zuzenena, arteak, beste edozein giza adierazpenek baino hobe adierazten duelako kultura baten pentsamendua. Euskal ondare artistikoari erreparatzen badiogu, Flandesek gure historian utzi duen aztarnaz ohar gaitezke. Izan ere, gure historiaren zati bat partekatu dugu, espazio bat partekatu dugulako: atlantikoa. Artelanek ur horietan zehar bidaiatu zuten mendeetan eta, artearekin batera, merkantziak, ideiak, hizkuntzak, pertsonak eta kulturak ere bidaiatu zuten. Hori dela eta, Atlantikoak bustitzen dituen kostaldeek ur bera duten beste kostalde batzuetara begiratu izan dute beti, ur beraren inguruan beste komunitate eta gizatalde batzuk eratzen direlako. Lovainako M Museum-ean antolatutako jardunaldi hauetan artearen historialariak eta artistak bildu ditugu helburu batekin: azaldu dezaten artea dela Euskal Herriko eta Flandeseko nortasun historikoak islatzen dituen ispilua.

Deskargatu programa (euskara-ingelesa-nederlandera)

HEGOALDETIK BEGIRADA

URRIAK 17, OSTEGUNA

9:00 Harrera

9:30 Agurra
Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendari Nagusia

9:45 -10:00 Aurkezpena
Justin Kroesen

10:00-10:45 Flandria eta Euskal Herria joan-etorrian: XV-XVII. mendeetako pieza artistikoak
Maite Barrio / Aintzane Erkizia

Flandesen egindako artea oso miretsia izan zen Euskal Herrian XV. eta XVII. mende tartean. Hori dela eta, euskaldun askok artelanak ekarri zituzten Flandesetik haien jaioterrietara, eta gaur egun euskal ondarearen pieza bikainak dira.

10:45-11:15 Atsedena

11:15-12:00 Euskal Artearen kanona eta emakumeak
Haizea Barcenilla

Euskal Herriko artea nazioartean ezaguna da XX. mendeko Urrezko Aroko artistengatik, Chillida eta Oteiza buru direla. Garai horretan, ordea, testuinguru artistikoa aberatsagoa zen. Urrezko Aro hau genero-perspektiba batetik begiratuko dugu.

12:00-12:45 ´Bredako errendizioa´ kopiatua
Iratxe Jaio / Klaas van Gorkum

Bi artistek Madrilgo Prado museoan dagoen Diego Velázquezez pintura izango dute hizpide. Bredan pintura horren hiru kopia daude. Hauen bitartez, kopiatzearen esanahi kultural eta sozialak aztertuko dituzte.

 

IPARRALDETIK BEGIRADA

URRIAK 18, OSTIRALA

9:30-10:15 Katedratiko ospetsu bat Euskal Herrian: Jan Karel Steppe (1918-2009)
Paul Vandenbroeck

Jan Karel Steppe Arte historialaria izan zen Euskal Herrian dagoen arte flandestarra zientifikoki ikertzen lehena. 60. eta 70. hamarkadetan hainbat artelan aurkitu zituen herri txikietan, eta Paul Vandenbroeck harekin ibili zen.

10:15-10:45 Atsedena

10:45-11:30 Bormandarren tailerraren nazioarteko hedapena. Flandria, Frantzia eta Euskal Herria
Marjan Debaene

Borman familiaren eskultura tailerrean lau belaunaldik egin zuten lan XV eta XVI. mendeetan. Artista hauen eskuekin eginak dira Flandeseko eskulturaren Urrezko Aroko lanik garrantzitsuenak. Europan osoan daude, tartean Euskal Herrian ere bai.

11:30-12:00 Sare atlantikoa. Flandes eta Euskal Herriaren arteko itsas-loturak
Justin Kroesen

Erdi Aroaren amaieran, Atlantikoko merkataritza sarea loratu zen Islandiatik Kanariar Uharteetara, Flandes eta Euskal Herria erdigune zirelarik. Hitzaldi honek kostalde atlantiko honetako artearen alderdi komunak aztertuko ditu.

12:00-12:30 Eztabaida, ondorioak eta agurra

Justin Kroesen
Kultura-historiako katedraduna Bergengo Unibertsitatean (Norvegia), hiri horretako Unibertsitate Museoko erlijio-artearen bildumaren kontserbatzaile zientifikoa.

Maite Barrio 
Albayalde Conservatio kultura-ondarearen kontserbazioaz eta ikerketaz arduratzen den enpresaren zuzendaria. Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea eta Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroan kontserbazio eta kudeaketa aholkularia.

Aintzane Erkizia
Artearen Historian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ikerketa ildoa Euskal Herriko Erdi Aro eta Aro Berriko artea da (XIV eta XVI. mendeak), bereziki sagrarioak eta erlikiak.

Haizea Barcenilla
Artearen Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ikerketa-arloak museologia, komisariotza eta arte garaikidea dira, genero-ikuspegitik.

Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum
Artistak, Rotterdamen bizi dira. Bere praktika arkeologia esperimentalarekin pareka daiteke. Existitzen diren objektu eta dokumentuen esanahi soziala aztertzen dute, hauek bereganatuz eta beste testuinguru batean erreproduzituz.

Paul Vandenbroeck
Artearen Historian Doktore eta artista, artea eta antropologia dira bere arloak. Lovainako Unibertsitateko irakasle emeritua da eta Flandeseko museo askorekin proiektu artistikoak garatu ditu.

Marjan Debaene
Arte historialaria, Flandeseko gotiko berantiarrean espezializatua dago. Lovainako M Museumeko bildumako Maisu Zaharren ataleko buru da.

 

Kongresuan izena emateko bete ezazu eskaera orri hau.

Euskal arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu