Festival du Cinéma Espagnol de Nantes 2025: Fenêtre Basque

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 21
    Mar 2025
    29
    Mar 2025
    Nantes

Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol (FCEN) jaialdiak 24. urtez euskal zinemaren programazio zabala eskainiko du. Etxepare Euskal Institutuak babesten duen Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloan euskal ekoizpen nabarmenak eta euskal zinemagile erreferenteen lanak izango dira ikusgai.

Martxoaren 21tik 29ra egingo den aurtengo edizioan, 17 produkzio ikusi ahal izango dira: 9 luzemetrai, Kimuak programako 7 lan eta minisail bat. Gainera, sekzio ofizialean lehiatzeko aukera izango dute 2 euskal filmek.

FENÊTRE BASQUE 2025

Sail ofiziala, lehiaketa:

Dokumental onenaren saria:

Firm luzeak:

Kimuak 2024:

Beste euskal ekoizpen batzuk:

  • Querer’ (Alauda Ruiz de Azúa, 2024)

Programazioaren barruan, Joxean Fernándezek, Euskadiko Filmategiko zuzendari eta Donostiako Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kideak, ‘Basque Zinema’ liburuaren edizio berria aurkeztuko du. 2012an Etxepare Euskal Institutuak editatutako Basque bilduman argitaratutako liburuaren eguneraketa da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu