Zinema
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal zinemaren historiara modu ezin sintetikoagoan egindako hurbilketa da honakoa, euskal zinemaren hastapenetatik gaur egun arteko euskal zinemagile nagusienetan oinarritzen dena. Ez du lan honek gaiari buruzko analisi kritiko eta zorrotza izateko xederik, ez eta ikerketa berritzailea izateko asmorik ere. Lan honen helburua abiapuntu bat izatea da; jakingura duen irakurleak, gero, bestelako obra anbiziotsuagoen eta zehatzagoen bidez sakonduko du gaia.
Lehenengo plano luzeegirik izango ez duen travelling modukoa duzue hau: euskal zinemaren hastapenetan hasiko da, eta zinema mutuaren etaparen bukaerara arte, Gerra zibilaren leherketara arte eta ondorengo euskal propaganda zinematografikora arte egindako bideetan abiatuko da. Errepresio frankistak eragindako basamortuan, trantsizioko euskal zinemaren berpizkundean, autonomiaren sasoiarekin bat datorren euskal zinemaren eklosio indartsuan eta laurogeita hamarreko hamarkadan irmo hasitako sortzaileen hastapenetan zehar ibiliko gara, gaur eguneko egoera pluralera iritsi artean. Bidaia bat da honako hau: Telesforo Gilen Edurne, modista bilbaína (1924) eta azkonatar anaien El mayorazgo de Basterreche (1928) filmetatik abiatuta, Montxo Armendarizen Tasio (1984) eta Jon Garaño eta José Mari Goenagaren 80 egunean (2010) filmetara, adibide batzuk aipatzearren.
Historiagilearen ikuspegiaren eta metodologiaren arabera egingo dugu bide guzti hori, eta ez kritikariarenetik. Hortaz, euskal historia garaikidearen eta zinemaren historiaren arteko loturen bila abiatuko gara, ez hainbeste euskal filmei buruzko iritzi pertsonalak emanez.
Euskal zinemari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.
Lotutako edukia
-
Euskal zinema
Euskal zinemaz gehiago jakin nahi? Deskargatu doan liburu hau. (Euskara – Frantsesa). Euskara - Gaztelania eta Euskara - Ingelesa bertsioak eskuragarri dituzu webgunean gaztelaniaz eta ingelesez nabigatuta.
-
Basqueculture.eus
Sartu Basqueculture.eus webgunean eta inspira zaitez gure kultura eta gizartearen inguruko artikulu eta istorioekin.
-
10 things to know about Basque culture
Ez da erraza herrialde bateko kultura hain liburuxka txikian biltzea. Honako hau zertzelada batzuk eskaintzeko saiakera da, jakin-mina pizteko eta euskara, euskal kultura eta euskal sorkuntza garaikidea ezautzera emateko.
-
Euskadiko Filmategia
Euskal Herriko ikus-entzunezko ondarea kontserbatzeko eta ezagutzera emateko premiak bultzatuta, Donostiako Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, dago kokatua.
-
Donostia Zinemaldia
Donostia Zinemaldia Espainiar estatuko eta hispanoamerikako zine festibal garrantzitsuena da, baita Europako zaharrenetakoa eta ospetsuenetakoa ere.