Euskarazko literaturaren itzulpena sustatzen duen Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria sortu da
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak euskararen eta euskal kulturaren sustapenean elkarlanean aritzeko bide berri bati ekin diote. Bide horretan sinatu duten lehen hitzarmenaren ondorioz gaur bertan zabaldu den Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria sortu dute.
Deialdi honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura‑obra baten itzulpen lan bat sarituko da eta, horrela, euskaraz idatzitako literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatu nahi dute bi erakundeek, elkarlanean.
Itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza aintzat hartuko dira erabakia hartzerakoan; hori dela eta, 4000 euroko saria argitaletxeak eta itzultzaileak partekatuko dute, erdibana. Gainera, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute onuradunek, sari-banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, elkarrizketak…).
Izena eman ahal izateko lanak jatorriz euskaraz idatzitako eta argitaratutako literatura-obra baten itzulpena behar du izan, 2014. urtean argitaratutakoa; eskabidea itzultzaileak, argitaletxeak nahiz liburugintzaren, literaturaren edota itzulpengintzaren arloko bestelako eragileren batek egin ahal izango du. Deialdia EHAAn argitaratu da gaur, eta eskabideak aurkezteko epea ekainaren 17tik uztailaren 1era bitartekoa izango da.
Sari berri honekEtxepare Euskal Institutuak euskal literaturaren itzulpengintza sustatzeko lantzen dituen beste ildoekin bat egiten du, hala nola itzulpengintzarako urteroko diru-laguntzak eta aurten Donostia 2016rekin batera abian jarritakoItzultzaile Berriak egitasmoa.

Argazkietan: Arantxa Olaizola, Laboral Kutxako Gizarte-Ekintza, Ekitaldi eta Babesletza Lurralde Burua; Marije Etxaniz, Laboral Kutxako Komunikazio Zuzendaria; Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaria eta Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako Zuzendaria.