Euskara irakasteko prestatzen ari diren 28 ikaslek online barnetegia bukatu dute

2021/01/18

Euskara. Kultura. Mundura.

Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko euskal diasporako 28 lagunek euskara maila hobetzeko online barnetegia bukatu berri dute. Zortzi egunez, urtarrilaren 9tik 16ra, goizeko 9:00etik arratsaldeko 16:00etara luzatu den egitarauan hartu dute parte, hiru taldetan banatuta.

Ikasle hauek 2020ko urtarrilean hasi zuten etorkizunean nor bere hiriko euskal etxean euskara irakasle izateko prestaketa prozesua Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan. Ikasketa ibilbidea, neurri handi batean, onlinekoa bada ere –HABEren  Ikasten plataformaren bidez egiten da- urtean bitan aurez-aurreko barnetegiak antolatu ohi dira Argentinan. 2020 eta 2021an ordea, Covid-19 pandemiak eraginda, ikasketa plana egokitu egin behar izan da. Lehenbiziko barnetegia Argentinako San Nicolás de los Arroyos hirian presentzialki burutu bazen ere, aurrez-aurreko prestaketa trinko horien ondorengo edizioak online formatuan burutu behar izan dira.

Euskara Munduan

Euskara Munduan programaren bitartez mundu osoko euskal giza kolektibitateen artean euskararen ezagutza sustatzen du Etxepare Euskal Institutuak. Programak 1990ean Argentinako euskal etxeetan euskararen ezagutza berreskuratzeko asmoz sorturiko Argentinan Euskaraz egitasmoan du jatorria. Urte batzuk beranduago programa munduko beste hainbat herrialdetako euskal etxetara zabaldu zen eta ordudanik Euskara Munduan du izena. 2018az geroztik Etxepare Euskal Institututik kudeatzen da programa eta, honen bidez, munduko euskal etxeetan ematen diren euskara eskolak diruz lagundu, euskal etxeak euskara eskolak emateko materialez hornitu, euskara maila egiaztatzeko azterketak antolatu eta euskara irakasleen trebakuntza sustatzen dira, izan ere, giza baliabideei dagokionez, euskal etxeek askotan beren irakasle taldea trebatu behar izaten baitute. Egun, 2.000 inguru dira urtero munduko euskal etxeetan euskara ikasten duten pertsonak eta Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko 35 unibertsitatetan dituen irakurletza-programetan beste 1.900 ikasle inguruk hartuko dituzte

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu