Euskara ikasteko dirulaguntza deialdi berria

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-11-10

Etxepare Euskal Institutuak euskararen ikaskuntza sustatzeko dirulaguntza deialdi berria jarri du martxan aurten, lehen aldiz. Deialdia Euskararen eremu geografikotik kanpoko euskara ikasleei dago zuzenduta, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargotik kanpo erroldatuta daudenei.

Eskatzaileek euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako, edo euskararen irakaskuntzarako zentro homologatuetako ikasle izan beharko dute. Gainera, HABEren komunikagaitasun-mailaren atalaseak gainditu behar dituzte euskaltegiko ebaluazioan, egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan edota azaroaren 9ko, 297/2010 Dekretuak aurreikusitako beste edozein erakunde baten deialdietan.

Deialdiari buruzko xehetasun gehiago hemen.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu