Euskararen eremu geografikotik kanpoko euskara ikasleei zuzendutako dirulaguntza (2021)
Ebatzita
Deialdi honen helburua da 2020-2021 ikasturtean euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei dirulaguntzak ematea. Euskararen eremu geografikotik kanpoko ikasleei dago zuzenduta deialdia, hau da, eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargotik kanpo egon behar dute erroldatuta. Gainera, Ikasle hauek HABEren komunikagaitasun-mailaren atalaseak gainditu behar dituzte euskaltegiko ebaluazioan, egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan edota azaroaren 9ko, 297/2010 Dekretuak aurreikusitako beste edozein erakunde baten deialdietan.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2021/11/10 - 2021/12/10
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 26.500€
- Kontaktua: Eneko Agirre | irakurletzak@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 07
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.