Euskal migrazioa hizpide Buenos Aireseko unibertsitatean

2017/03/13

Euskara. Kultura. Mundura.

Migrazioa eta erbestearen inguruko jardunaldi akademikoa burutuko da bihar Buenos Aireseko Unibertsitatean (UBA). Bertan fenomeno hauen gako ekonomiko eta politikoak jorratuko dira giza eskubideen ikuspuntutik eta euskaldunen kasua aztertuko da.

Migrazioa eta erbestearen inguruko jardunaldi akademikoa burutuko da bihar Buenos Aireseko Unibertsitatean (UBA). Bertan fenomeno hauen gako ekonomiko eta politikoak jorratuko dira giza eskubideen ikuspuntutik eta euskaldunen kasua aztertuko da.

“Migratzaileak, errefuxiatuak, erbesteratuak. Gako ekonomiko eta politikoak Giza Eskubideen ikuspuntutik lehen eta orain” izenburupean Argentinako, Estatu Batuetako eta Euskal Herriko unibertsitate ezberdinetako dozena bat irakaslek eskainiko dituzte hitzaldiak.

Etxepare Euskal Institutuaren eskutik Jon Ander Ramos EHUko Historia irakaslea egongo da bertan. Ramosek XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran milaka euskaldunek Argentinara joateko jarraitu zuten migrazio prozesua azalduko du. Horretarako, dokumentazio ofizialaz gain, migratzaileen eskutitz pertsonalak, aztertu ditu migrazio prozesuaren ikuspegi ezberdin bat eskainiz.

Gainerako hitzaldietan, migratzaile euskaldunek Estatu Batuetako mendebaldean eta Argentinako Pampa bezalako lekuetan utzitako arrastoa, edota Argentinan  euskal abertzaletasunaren baitan emakumeek jokatutako papera aztertuko dira, besteak beste.

Era berean, jardunaldi akademiko honek Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxea omenduko du bere sorreraren 140. urteurrenean. Laurak Bat 1887ko martxoaren 13an sortu zen, Argentinako lehenengo Euskal Etxea da eta Amerikan sortu zen zaharrenetakoa.

Etxepare Euskal InstitutuakIMHICIHU-CONICETeko UBAko Unibertsitateak, San Martin Unibertsitate Nazionaleko Giza Zientzien EskolakPepperdine Universityko Buenos Aires Programak eta Laurak Bat Euskal Etxeak  antolatu dute kongresua elkarlanean.

Gainera, martxoaren 16an "Euskal Herrias Americanas" mintegia antolatu da, atzerriko asoziazionismo euskaldun-amerikarraren ingurukoa. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu