Nor gara?
Nor gara?
2010. urtetik nazioarte mailan euskara eta euskal sorkuntza garaikidearen presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzen, nazioarteko lankidetza sustatzen, eta sortzaile, profesional, eragile eta erakundeen arteko elkartrukea eta komunikazioa bideratzen egiten dugu lan.
Euskara. Kultura. Mundura.
Gure misioa
Hizkuntza, kultura eta sorkuntza herrialde baten aktibo garrantzitsuenetakoak direla sinetsita gaude. Bertako eta atzerriko eragileekin elkarlanean, euskara eta euskal kultura eta sorkuntza sustatu eta ezagutzera ematen ditugu nazioarte mailan, eta hauen bidez, beste herrialde eta kulturekin harreman iraunkorrak eraikitzea dugu helburu; elkarri balioa eman eta aukera berriak sortuko dituzten harremanak.
Horretarako euskal kulturaren inguruko informazioa partekatu, nazioarteko kultur trukaketak eta kalitatezko jarduera artistikoak sustatu, eta sortzaile, artista eta kultur eta sektoreetako profesionalen mugikortasuna bultzatzen dugu, baita euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza ere.
Nazioarteko eragileekin (unibertsitateak, kultur erakundeak, jaialdiak, arte zentroak, etab.) lankidetza sustatzen dugu eremu kultural eta akademikoan, eta horretan guztian estuki lan egiten du Euskadiren kanpo ordezkaritzekin.
Etxepare Euskal Institutua erakunde publiko bat da. Eusko Legebiltzarrak 2007. urtean onartu zuen Institutua sortu eta arautzeko legea eta 2010. urtean jarri zen martxan. Ordudanik nazioarte mailan euskara eta euskal sorkuntza garaikidearen presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzen, nazioarteko lankidetza sustatzen, eta sortzaile, profesional, eragile eta erakundeen arteko elkartrukea eta komunikazioa bideratzen egiten dugu lan.
Etxepare Euskal Institutua
Euskara. Kultura. Mundura.