Etxepare Euskal Institutuak sei irakurletza-deialdi zabaldu ditu (2025)
2025/03/06
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal Etxepare Instititutuak sei irakurletza-deialdi zabaldu ditu eta apirilaren 7ra arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak. Hautatutako irakurleak honako unibertsitate hauetan arituko dira 2025/2026 ikasturtetik aurrera.
- Universidad de Montevideo | Euskara eta euskal kulturako irakurlea
- Freie Universität Berlin | Euskara eta euskal kulturako irakurlea
- Universidad de Chile y Pontificia Universidad Católica de Chile | Euskara eta euskal kulturako irakurlea
- UCSB University | Euskara eta euskal kulturako irakurlea
- Universidad de la Habana | Euskara eta euskal kulturako irakurlea
- Helsingin yliopisto | Euskara eta euskal kulturako irakurlea
Irakurletzak
Mundu osoko unibertsitateekin lankidetza hitzarmenak sinatzen ditugu euskal ikasketak eskaini ditzaten. Eta programa ezberdinen bidez irakaslegoaren prestakuntza eta ikasleen euskara gaitasuna sustatzen dugu. Euskara eta euskal kulturaren nazioarteko onespena indartu eta beste hizkuntza eta komunitate batzuekin elkarguneak sortzeko euskal ikasketak sustatzen ditugu nazioarteko unibertsitate eta goi mailako zentroetan, irakurletza programaren bitartez.