BASQUE. 1x01: Estibaliz Urresola eta azkura eragiten duen zinema
Euskara. Kultura. Mundura.
BASQUE. podcastaren lehen atala entzungai duzue dagoeneko, Estibaliz Urresola zinemagilearekin. 2011. urtean lana utzi eta Bartzelonara joatea erabaki zuen, zinemagintzan murgiltzeko ametsaren atzetik. 13 urte geroago, bere lehen film luzea estreinatu zuen, ‘20.000 erle-espezie’, eta ez edonolako plazan: Berlinaleren 73. edizioan, hain zuzen. Hamar minutuko txalo zaparrada jaso zuen, baita sari potoloa ere, Sofia Otero gaztetxoak Zilarrezko Hartza irabazi baitzuen bere antzezpen bikainagatik.
Zinegile arabarra Oier Aranzabalekin solasean aritu da bere txikitako oroitzapenez, zinemagintzan hasteak dakartzan buruhausteez eta azkura sortzen duen zinemaz, besteak beste.
BASQUE. podcasta
Euskal kultura eta sormena mundura zabaltzeko erakusleiho berria da Basque. podcasta. Atalez atal, inspirazio-iturri ditugun hainbat sortzaile eta pertsona ezagun izango ditu protagonista; zinemaren, gastronomiaren, hizkuntzaren eta artearen ordezkari nabarmenak, hain zuzen.
Nazioarteko entzuleari espreski zuzendutako podcast honek jatorriz euskaraz grabatu eta ingelesera bikoiztutako bost atal ditu. Lehen denboraldiko elkarrizketak urritik abendura bitartean plazaratuko dira Podcast atalean, baita hainbat audio plataformatan ere: Spotify, iVoox, Apple Podcasts, Amazon Music eta Google Podcasts.