1x01 | ESTIBALIZ URRESOLA: Zinema deserosoaren boterea

Zinegile arabarra Oier Aranzabalekin solasean aritu da BASQUE. podcastaren lehen atal honetan bere txikitako oroitzapenez, zinemagintzan hasteak dakartzan buruhausteez eta azkura sortzen duen zinemaz, besteak beste.

Euskara. Kultura. Mundura.

Harpidetu:

1x01 | ESTIBALIZ URRESOLA: Zinema deserosoaren boterea

2011. urtean lana utzi eta Bartzelonara joatea erabaki zuen Estibaliz Urresolak, zinemagile bihurtzeko ametsaren atzetik. 13 urte geroago, bere lehen film luzea estreinatu zuen, ‘20.000 erle-espezie’, eta ez edonolako plazan: Berlingo Nazioarteko 23. zinema-jaialdian. Hamar minutuko txalo zaparrada jaso zuen, baita sari potoloa ere, Sofia Otero gaztetxoak Zilarrezko Hartza irabazi baitzuen bere antzezpen bikainagatik.

Zinegile arabarra Oier Aranzabalekin solasean aritu da BASQUE. podcastaren lehen atal honetan bere txikitako oroitzapenez, zinemagintzan hasteak dakartzan buruhausteez eta azkura sortzen duen zinemaz, besteak beste.

Euskal zinemari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu