Etxepare Euskal Institutuak 23 euskal literatura lanen itzulpena lagundu zuen 2023an

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-06-24

Euskal literatura-sorkuntza nazioartean zabaltzen laguntzeko zubi dira itzulpenak. Etxepare Euskal Institutuak euskal literaturaren itzulpena sustatzeko eta euskal idazleak eta hauen lanak nazioarteko merkatuan zabaltzen laguntzeko hainbat dirulaguntza bideratzen ditu urtero. Literatura-lanak eta laginak beste hizkuntzetara itzultzen laguntzeko  eta literaturaren sektoreko eragileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak ematen ditu Institutuak.

Denera, 23 libururen itzulpena lagundu zuen diruz Institutuak 2023an. Deialdian 27 eskaera aurkeztu ziren eta 33. 209,65€ bideratu ziren lan hauen itzulpena laguntzeko. Gaztelaniara, katalanera, galegora, alemanera, amhererara, portugesera, bulgarierara, eslovenierara, mazedonierara eta italierara itzuli dira euskal idazleen liburuak. Itzulitako liburuen jatorrizko hizkuntza euskara izan zen 15 kasutan, eta gaztelera besteetan.

Galegora literatura lan hauen itzulpenak lagundu dira: Julio Santos Garciaren  ‘Txano y Óscar 7 - La tumba del emperador tigre’ (Xarpa Books) eta ‘Txano y Óscar 8 - La doble águila’ (Xarpa Books); Katixa Agirreren ‘Amek ez dute’ (Aira Editorial) eta ‘Berriz Zentauro (Aira Editorial): eta Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ (Aira Editorial).

Alemanierara Julios Santos Garciaren bi lan itzuli dira: ‘Txano y Óscar 4 - El secreto de los dogón’ (Xarpa Books) eta  ‘Txano y Óscar 5 - El conjuro escarlata’ (Xarpa Books).

Portugesera, Beñat Arguinzonizen ‘El desorden de los últimos días’ (Ediciones El Gallo de Oro) eta ‘Seis poetas bajo la luna’ (Ediciones El Gallo de Oro) lanak itzuli dira.

Katalanera, Hedoi Etxarteren ‘Sortaldekoak’ (Manifest Llibres) eta Harkaitz Cano, Joseba Larretxe eta Unai Iturriagaren ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ (Pol·len edicions) lanak itzuli dira.

Mazedonierara, Teresa Caloren ‘Marta ante el espejo’ (Skaznuvalka) eta Patxi Zubizarretaren ‘Eztia eta ozpina’ (Skaznuvalka) itzuli dira.

Eslovenierara lan hauek itzuli dira: Teresa Caloren ‘Marta ante el espejo’ (Založba Malinc)., Alaine Agirreren ‘Martin’ (Založba Malinc), Kris Etxaberen ‘Ilezuri’ (Založba Malinc), Anjel Lertxundiren ‘Haltzaren muinoa’ (Založba Malinc), Patxi Zubizarretaren ‘Eztia eta ozpina’  (Založba Malinc) eta Juan Kruz Igerabideren ‘Grigor eta erlea’ (Založba Malinc).

Italierara Leire Bilbaoren ‘Etxeko urak’ (Edizioni Ensemble) itzuli da, bulgarierara Ramon Saizarbitoriaren ‘Kandinskyren tradizioa’  (Plamar), amherera Katixa Agirreren ‘Amek ez dute’ (Hohe Publisher) eta gaztelaniara Joxe Mari Iturralderen ‘Udaberria Sutan’ (El desvelo Ediciones) itzuli dira.

Dagoeneko argitaratu dira hauetako hamabi itzulpen. Gainerakoak datozen hilabeteetan argitaratuko dira.

´Material de construción´ (Eraikuntzarako materiala), Eider Rodriguez.

Hizkuntza: galegoa.

Argitaletxea: Aira Editorial.

Itzultzailea: María Ramos Salgado.

Eider Rodríguezek berreraiki beharreko aita baten pasarteak jaso ditu, familia baten, garai baten eta leku baten kontakizuna berreraikitzeko, ikuspegi desberdinetatik eta estilo bortitz eta lotsagabearekin, eta maitasuna eta bizitza familia-inguruneko bazter estuetan zehar ibiltzen diren lurpeko bideak azaleratu ditu.

´De novo centauro´(Berriz Zentauro), Katixa Agirre

Hizkuntza: galegoa.

Argitaletxea: Aira Editorial.

Itzultzailea: Isaac Xubín.

‘Berriz zentauro’ zientzia-fikziozko eleberria da, etorkizun hurbilera garamatzana, klima-aldaketa, errealitate birtuala eta teknologia bezalako gaiak aztertuz, protagonistak Parisera bidaia egiten duen bitartean Mary Wollstonecraften bizitzari buruz dokumentatzeko. Teknologiak errealitatearen pertzepzioan duen eragina aztertzen du istorioak, baita generoa eta sexualitatea bezalako eremuetan ezarritako binarismoen desegitea ere.

 ‘Els orientals’ (Sortaldekoak), Hedoi Etxarte.

Hizkuntza: katalana.

Argitaletxea: Manifest Llibres.

Itzultzailea: Lluís Riera Callís

Las Landas y el busto de Marx, los palos y la Plaza del Castillo de Pamplona, ​​la UCI y Louise Michel, la Navidad de 1998 en Lisboa, el batallón miliciano de los Dragones en Intxorta. Quienes comparten bibliotecas, quienes vuelven de una huelga general con la voz rota y que disfrutan del sexo sin afeitarse.

El tercer poemario de Hedoi Etxarte mira los detalles de la vida cotidiana. Nos adentra en un imaginario de revuelta desde nuestro día a día.

Jo no soc Mikel Laboa’ (Ni ez naiz Mikel Laboa), Harkaitz Cano, Joseba Larretxe eta Unai Iturriaga

Hizkuntza: katalana.

Argitaletxea: Pol·len edicions.

Itzultzailea: Jon Elordi.

El cantante vasco más admirado y querido, Mikel Laboa es el espejo de una época, de una geografía y de una sociedad. Son innegables su instinto de apropiación de la tradición, su valor para la transgresión y su capacidad para convertir a través de su voz el dolor de la comunidad en una catarsis.

Pero ¿cómo afrontar el reto de dibujar la vida de un chamán? Lo que era juguetón y rompedor no lo podía contar rígido. Huyendo de los habituales moldes biográficos, los autores han tomado como compañero de viaje en esta novela gráfica el espíritu, el estado de ánimo y el humor de las canciones de Laboa, invitándoles a sumergirse en el punto en el que la corriente dulce del arroyo de la realidad se mezcla con las aguas del mar de la imaginación.

Marta pred ogledalom’ (Marta ante el espejo), Teresa Calo.

Hizkuntza: Esloveniera.

Argitaletxea: Založba Malinc.

Itzultzailea: Veronika Rot.

Martak hamazazpi urte inguru ditu. Edo ispiluaren bestaldean, betierekotasun huts, nagi, atzeraezinaren aldean gurutzatu zuenean.

Orain bere bizitzako azken hilabeteak gogoratzen dituen ispiluak ez dio bere irudia itzultzen. Oroitzapenak bakarrik. Baina sentsazioak ere bai. Bere familia asetzeko zerbait jaten duela edo okerrago jaten duela simulatzera behartuta ez egoteak sortzen dion askapen-sentsazioa.

Kontakizun gisa irakurtzen den bakarrizketa batean, Martak bere buruari hitz egiten dio, bere izaeraren berezko garbitasun eta gordintasunez, ironiaren bidez oroitzapen batzuen ertzak limotuz, zeinak, ezinbestean, egun batean izateari utzi zion Martaren atsekabera eramango baitute.

´Txano und Óscar 4: Das Gemheimnis der Dogon´(Txano y Óscar 4 - El secreto de los dogón’), Julio Santos Garcia

Hizkuntza: alemaniera.

Argitaletxea: Xarpa Books.

Itzultzailea: Marilena Julia Sophie Opferkuch

Txano, Oscar eta familia osoa Malira joango dira bere lagun den haur bati eta bere amari laguntzera, eta abentura sinestezin batekin egingo dute topo. Dogon Herrialdearen erdian, estralurtarrei buruzko milaka urteko istorioak errealitate are harrigarriago batekin egingo dute topo.

´Txano und Óscar 5: Die scharlachrote Beschwörung´ (Txano y Óscar 5 - El conjuro escarlata’), Julio Santos Garcia

Hizkuntza: alemaniera.

Argitaletxea: Xarpa Books.

Itzultzailea: Marilena Julia Sophie Opferkuch

Txano eta Óscar Twin Cityko magiari eta mentalismoaren nazioarteko jaialdia joango dira munduko magorik onenak ikustera. Bertan,  Merlin magoaren oinordekoak ezagutuko dituzte eta  mundua suntsitzeko boterea duen amuleto boteretsu bat berreskuratzen lagundu beharko ditutze.

´Txano e Óscar 7: A tumba do emperador tigre´ (Txano y Óscar 7 – La tumba del emperador tigre’)

Hizkuntza: galegoa.

Argitaletxea: Xarpa Books.

Itzultzailea: Antía Veres Gesto

Protagonistak Txinara doaz Xianen gerlari ospetsuak bisitatzera. Milaka urteko armada horren atzean misterio handi bat dago, haiekin zerikusi zuzena izango duena.

 ‘Martin’ Alaine Agirre.

Hizkuntza: Esloveniera.

Argitaletxea: Založba Malinc.

Itzultzailea: Barbara Pregelj.

Sentiberatasunez beteriko album ilustratua da, haur batek lehen pertsonan kontatua. Haurrak bere lagun Martin nolakoa den azalduko digu.

 ‘Sivček’ (Ilezuri), Kris Etxabe

Hizkuntza: Esloveniera.

Argitaletxea: Založba Malinc.

Itzultzailea: Barbara Pregelj.

Duela hamar urte baino gehiago gertatutako benetako gertakarian oinarritutako istorioa da. Ipar Poloko hartz bat agertu zen Argentinako hegoaldeko kostaldean, eta aditu guztiek zehaztu zuten gutxienez 2.000 kilometro egin zituela igerian. Arrazoi tragiko bat zuen hartzaren balentriak: berotze globalak ez die Ipar Poloan bizi diren hartzei janaria lortzen uzten, eta habitata aldatu behar dute bizirik jarraitzeko.

Horra zergatik dauden Poloko hartzak arriskuan dauden animalien zerrenda luzean. Istorio liluragarri horrek klima-aldaketaren kausak eta ondorioak zein diren helarazten die haurrei, irtenbide posibleei buruz hausnar dezaten.

Grigor in čebela’ (Grigor eta erlea), Juan Kruz Igeranide

Hizkuntza: Esloveniera.

Argitaletxea: Založba Malinc.

Itzultzaileak: Maja Sabec eta Ursa Gersak.

Grigor, como todos los niños, está explorando el mundo, qué encontrar. Se encuentra con amigos inmejorables en el camino y, por encima de todos, tiene a la abeja como compañera de viaje y amiga sincera en los cuatro cuentos divertidos de este libro: "De día en un parque", "De noche en un zoo", "Una temporada en el hospital" y "Una vacaciones en el caserío". Concetta Probanza adorna los cuentos de Juan Kruz Igerabide con bellas imágenes en color.

La primeravera en llamas’ (Udaberria sutan), Joxe Mari Iturralde

Hizkuntza: gaztelera.

Argitaletxea: El Desvelo Ediciones

Itzultzailea: Joxe Mari Iturralde.

Joxemari Iturralde haikuaren munduan murgiltzen da poema- liburu honetan. Jatorrizko forma errespetatuz eta izpiritu josltalari batekin, edertasun horrek txundituta uzten du.

Uztailaren 15era bitartean, zabalik dago AT! Itzulpenak: Literatura (2024) deialdira eskaerak bidaltzeko epea. Bestalde, euskal literaturaren itzulpena sustatzeko dirulaguntza  literatura-laginak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko deialdia – AT! Itzulpenak: literatura- laginak (2024), eta nazioarteko mugikortasuna sustatzeko bidaia-poltsen deialdia - AT! Literatura (2024)-  ere zabalik daude.

Euskal lilteraturaz gehiago jakin nahi? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu