AT! Itzulpena: literatura- laginak (2024)

Deialdi honen xedea da jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obren laginak ingelesera edo/eta frantsesera itzultzeko proposatzea, obra horiek nazioartean sustatzeko xede nagusiarekin bat. Aipatutako laginak ez dira izango liburuaren %15a baino luzeagoak. Deialdia zabalik egongo da zuzkidura agortu arte.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2024/02/01 - 2024/12/31
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 8.000€
- Kontaktua: Kizkitza Galartza Arregi | k-galartza@etxepare.eus | +34 943 023 409