´Ça colle au basque´ ahots-bilduma
2025/04/02
Euskara. Kultura. Mundura.
Johañe Etxebest
Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria
Johañe Etxebest Iparraldeko kultura-eragilea da, irakaslea, dantzaria eta xirularia. 2021eko urtarilletik Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria da.
Euskal Kultur Erakundea 1990. urteko apirilean Iparraldean sortu zen euskalgintzako taldea da. Erakunde horren lan eremua Ipar Euskal Herri guztira hedatzen da, eta Ustaritzen du egoitza. Eginbeharretan, ikusgarrigintzan, literaturan, ondarean edo entzun-ikus sailean ari diren kultura elkarteak laguntzen ditu, edo haiekilako arartekolaritza egiten.
Arola Urdangarin
Euroeskualdeko zuzendaria
Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET Euroeskualdea 2011ko abenduaren 12an sortu zen Lurralde Lankidetzarako Europako Talde bat da, helburutzat Euroeskualdeko eta mugaz gaindiko lurraldearen garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala sustatzea duena, aldi berean, lurraldearen barruko trukeak bultzatuz.
Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak bere lurraldeko proiektuak garatzen eta laguntzen ditu hainbat arlotan: ekonomia, enplegua, irakaskuntza, mugikortasuna...
Maël Solen Picard
Quebec-ek Bartzelonan duen bulegoko ordezkaria
Maël Solen Picard Zientzia Politikoetan lizentziaduna da Quebeceko Unibertsitatean, Montrealen, eta Nazioarteko Harremanetan masterra du Laval Unibertsitatean. Quebeceko Bartzelonako Bulegoaren zuzendari kargua hartu zuen 2022ko urriaren 17an.
Quebecek Bartzelonan duen Bulegoak, 1999an ezarria, ekonomiaren eta gai publiko eta kulturalen sektoreetan zerbitzuak eskaintzen ditu; era berean, Quebecen eta Euskal Herriaren arteko aldebiko lankidetza ezartzeaz arduratzen da.
Teresa Larruzea
Sorbonne Nouvelle Unibertsitateko irakurlea
Teresa Larruzea Sorbonne Nouvelle Parisko Unibertsitatean aritu da euskara eta euskal kultura irakasten 2021/2022 ikasturteaz geroztik. Irakurletza programen bitartez Etxepare Euskal Institutuak Euskara eta euskal kulturaren nazioarteko onespena indartu eta beste hizkuntza eta komunitate batzuekin elkarguneak sortzeko euskal ikasketak bultzatzen ditu nazioarteko unibertsitate eta goi mailako zentroetan.
Yves Kordian
Malandain Ballet Biarritzeko zuzendaria
Malandain Ballet Biarritz 1998an sortu zen, Akitania Berriko Zentro Koreografiko Nazionala da. Haien eginkizunen artean koreografia berriak sortu eta aurkeztea eta artista berriei laguntzea daude. Malandain Ballet Biarritz hiriaren, Kultura Ministerioaren, Akitania Berriko eta Pirineo Atlantikoen babesa dauka.