Bi euskal galeria eta sortzaile ugari ARCOn

2022/02/22

Euskara. Kultura. Mundura.

ARCO azoka entzutetsuak artearen nazioarteko erreferentzia gune bilakatuko du Madril otsailaren 23tik 27ra. 30etik gora herrialdetako 185 erakusketarik hartuko dute parte, eta horien artean bi euskal galeriak: CarrerasMugica eta Cibrián. Euskal artista askoren lanak ere ikusgai egongo dira. 

Bilbon kokatuta dagoen CarrerasMugica galeriak, besteak beste,  Txomin Badiola, Juan Pérez Agirregoikoa, Jon Mikel Euba, Xabier Salaberria, Pello Irazu, Asier Mendizabal eta Veneziako Biurtekoan parte hartuko duen June Crespo bezalako hainbat euskal artista garaikideen lanak eramango ditu Madrilera.

Alain Urrutiak berriz bere lana Giorgio Morandi italiar margolari ospetsuarekin batera aurkeztuko du Maab Gallery italiar galeriariaren eskutik. 

Baina aipatutakoak ez dira ARCOn ikusgai egongo diren egongo diren euskal artista bakarrak. Izan ere, José de la Mano galeria madrildarrari esker Jorge Oteiza, Agustin Ibarrola, Remigio Mendiburu, Nestor Basterretxea edota Gonzalo Chillida bezalako artista entzutetsuen artelanek tokia izango dute azokan. 

ARCOn bigarren urtea duen Cibrián galeria donostiarrak Esther Gatón artista espainiarra eta Susan Cianciolo estatubatuarrarenak lanak aurkeztuko ditu.

Azkenik, Consonni Arts Libris ARCOko arte argitalpenen atalean egongo da. Bilboko argitaletxe eta kultur gune independente hau Kassel-go Documenta Fifteen-en ere hartuko du parte Etxepare Euskal Institutuaren partaidetzarekin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu