Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa (2024)
Euskara. Kultura. Mundura.
Urrian hasiko den ikastaroak atzerrian euskara eta euskal kultura irakasteko metodologia, tresnak eta baliabideak eskainiko ditu. Aurtengo edizioa Donostian egingo da, UPV-EHUko Gipuzkoako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean.
Hemendik aurrera, ikastaroa bi urtean behin egingo da.
2010ean sortu zenetik, Etxepare Euskal Institutuak Euskal Ikasketen ikusgarritasuna eta hauen integrazioa sustatu du mundu osoko unibertsitateetan eta goi-mailako ikasketa zentroetan. Gaur egun, Institutuaren lankidetzari esker, Europa, Amerika eta Asiako 35 unibertsitatek euskara eta euskal kultura eskaintzen dituzte beren gradu eta graduondoko curriculumetan.
Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa UPV/EHUren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetza esparruan dago sortuta eta hamargarren edizioa izango da aurtengoa. Atzerriko hizkuntza gisa euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan atzerrian ariko diren irakasleen (irakurleen) prestakuntzan sakontzea du helburu.
Euskal kultura hainbat diziplinatan nola irakatsi eta transmititu landuko dute parte-hartzaileek hainbat adituren eskutik. Euskal Ikasketen didaktika hainbat ikuspegitatik aztertu eta metodologiak, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzte ikasleek euskara eta euskal kultura irakasteko. Hizkuntzalaritza, didaktika, metodologia, kultura eta zibilizazioa bezalako gaiak jorratuko dituzte, hain zuzen ere.
Ikastaroa tokiko behar espezifikoetan oinarrituta diseinatuta dago eta irakasle postu horiek sustatzen dituen Etxepare Euskal Institutuko Irakurletza Sarea eta ematen dituen aukerak ezagutaraziko dira.
- Metodologiak, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzu
- Diziplina anitzetatik euskara eta euskal kultura nola irakatsi eta transmititu ikasiko duzu
- Herrialde eta ikaslegoaren errealitatera egokitutako proposamen didaktikoak garatuko dituzu
- Aditu eta profesionalen eskutik ikasiko duzu
- Nazioarteko unibertsitate batean euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza jasoko duzu. (Ikastaro honek irakurleak hautatzeko deialdietan meritu gisa puntuak ematen ditu).
Nazioarteko testuinguruetan euskara eta euskal kultura irakasteko eta transmititzeko metodologia, tresna eta baliabideak eskura itzazu aditu eta profesional nabarmenen eskutik.
DATAK: URRIAK 4 – AZAROAK 30, 2023
ORDUTEGIA: Ostiraletan, 16:00-20:20 / Larunbatetan, 9:00 – 15:20
FORMATUA: AURREZ AURREKOA
HIZKUNTZA: EUSKARA
BALIO AKADEMIKOA: 6 kreditu ECTS
PREZIOA: 400,00€
Ikastaroko saio gehienak aurrez aurre emango dira, Donostiako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean (Ondarreta pasealekua 18). Saio batzuk online egingo dira. Ikastaroaren programan xehetasunak kontsultatu daitezke.
Ikastaroak bi alderdi izango ditu ardatz: alde batetik, atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko behar diren bide didaktiko eta metodologiak identifikatzeko aukera izango da, eta bestetik, ikasgelan eraginkortasunez jarduteko tresnak eskuratzea izango du xede.
- Giza eta Gizarte Zientzietako goi-mailako tituludunentzat.
- Graduko 4. mailan dauden ikasleentzat.
- Irakurle izan nahi dutenentzat.
- Testuinguru eleanitzetan euskara eta euskal kultura irakasten ari direnentzat.
- Euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenentzat.
- Nazioarteko unibertsitateetan edota eremu eleanitzetan euskara eta euskal kultura irakasteko gakoak jasoko dituzu.
- Metodologia eta baliabide didaktikoak eskuratuko dituzu.
- Oinarri sendoa lortuko duzu euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasteko.
- Euskal Ikasketekin lotutako nazioarteko ingurune akademikoei buruzko ikuspegi zabala eta diziplina anitzekoa izango duzu.
- Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko irakurletza sarea ezagutuko duzu.
- Etxepare Euskal Institutuak urtero antolatzen dituen Euskal Ikasketen irakurleak hautatzeko deialdietarako puntuak lortuko dituzu.
- UPV/EHUk homologatutako eta Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Unitateko zuzendaritzak igorritako ziurtagiri ofiziala jasoko duzu.
Ikastaroaren egitaraua deskargatu dezakezu hemen.
Matrikula on-line izango da. Izena emateko epea irailaren 19ra arte (barne) egongo da zabalik.
Izena emateko orriarekin batera, honakoak aurkeztu beharko dira:
- NAN edo pasaportearen kopia
- Unibertsitateko tituluaren kopia
- EGA edo baliokidearen kopia
UPV/EHUn matrikulatuta ez dauden ikasleek ere ikasle-aseguru bat ordaindu beharko dute (4 €).
Ikasleek UPV/EHUko araudiaren araberako hobariak izango dituzte, aldez aurretik eskatuta eta agiri bidez justifikatuta.
Irailaren 24ean pertsona bakoitzari onartua ala baztertua izan den jakinaraziko zaio posta elektroniko bidez (izena ematean zehaztutakoa). Onartutako pertsonek irailaren 24tik 30era arteko epea izango dute matrikularen zenbatekoa ordaintzeko eta, hala badagokio, transferentzia bidezko asegurua ordaintzeko, transferentzia bidez:
KUTXABANK: ES88 2095 0292 9232 3900 8657
Kontzeptua: Ikaslearen izen-abizenak – EUSKARA IRAKASTEKO IKASTAROA
Epe hori igarota ordainketarik egin ez duenak ikastaroa egiteko eskubidea galduko du eta zerrendaren hurrenkeran onartuko dira ordezkoak.
ORGANO PROPOSATZAILEA: Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Departamentua
HELBIDEA: Letren Fakultatea. Unibertsitateko ibilbidea, 5 (Vitoria-Gasteiz)
HARREMANETARAKO:
Matrikularekin zerikusia duten gaiak:
Andres Sanchez. andres.sanchez@ehu.eus, 946 01 4805 (UPV/EHU).
Egitarauarekin zerikusia duten gaiak:
Kizkitza Galartza. k-galartza@etxepare.eus, 943 023 400 (Etxepare Euskal Institutua).
Ezagutu irakasleak
-
Monika Madinabeitia
Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.
-
Kinku Zinkunegi
Euskara Munduan programaren koordinatzailea.
-
Unai Lauzirika
Universität Leipzig-eko euskara eta euskal kultura irakurle ohia.
-
Ibon Manterola
UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea.
-
Unai Zaballa
Euskara eta euskal kultura irakurlea Mexikoko UNAM Unibertsitatean.
-
Cecilia Fernandez
Ikerlaria UPV/EHUko Gogo Elebiduna ikertaldean.
-
Mikel Iruskieta
UPV/EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea.
-
Ismael Manterola
UPV/ EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa eta Artearen Historian doktorea.
-
Haritz Azurmendi
Gizarte Zientzietan doktorea eta Jakin aldizkariko kazetaria.
-
Maria Jose Olaziregi
UPV/ EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle titularra.
-
Olatz Altuna
Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria.
-
Beñat Muguruza
UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazio Saileko irakaslea.
-
Nekane Goikoetxea
Mondagron Unibertsitateko ikerlaria berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan (hezkuntza eta komunikazioaren arloetan).
-
Gema Lasarte
UPV/EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea.
-
Jone Miren Hernandez
Kazetaria, soziologoa eta antropologoa. UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia departamentuko irakaslea.
-
Oscar Alvarez Gila
Historian doktorea eta Amerikaren Historiako irakasle titularra UPV/EHUn.
-
Miren Ibarluzea
UPV/EHU-ko Kutura arloko zuzendaria eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean irakaslea.
-
Oier Araolaza
Dantzaria, kazetaria eta antropologoa.
-
Jon Eskisabel
Musika- kazetaria eta Badok.eus atariko koordinatzailea.
-
Iratxe Fresneda
Zinemagilea eta UPV/EHUko ikerlari eta irakaslea.
Gehiago
-
Zer da irakurle izatea?
Freie Universität Berlin (Alemania).
-
Zer da irakurle izatea?
Mexikoko UNAM Unibertsitatea.
-
Maider del Olmo
Irakurlea Pontificia Univerdidad Catolican eta Txileko Unibertsitatean.
-
Roberto Dagnino
Irakurlea Freie Universität Berlinen.
-
Beñat Torres
Irakurlea Montevideoko Universidad de la Republican.
-
VII. Irakurleen Topaketa