Artistas en Ruta: Hofe X 4:40
Euskara. Kultura. Mundura.
-
09Mai 202418Mai 2024Valencia| Murcia| Sevilla| Valladolid
AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2024ko lehendabiziko zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Amorante, Hofe 4x40, Maren eta Merina gris. Hauek dira 2024ko lehendabiziko zikloan Hofek eskainiko dituen kontzertuen datak eta tokiak:
Maiatzak 9, 16 Toneladas (Valencia)
Maiatzak 10, La Yesería (Murcia)
Maiatzak 17, Sala La2 (Sevilla)
Maiatzak 18, El desierto rojo (Valladolid)
HOFE x 4:40 da Igotz Mendez abeslariak (Hofe) eta Xabier Lafuente eta Marcos Galech ekoizleek (4:40) osatzen duten proiektuaren izena. Nahiz eta hiru gazte hauen arteko musika batasuna nahiko berria izan, hirukoteak bost urte baino gehiago daramatza Iruñeko eszenan, aurretik Nibbass bere aurreko kolektiboarekin musikan arituak, zeinarekin Euskal Herriko underground eszenan ospe handia lortu zuten.
Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte; Verde Prato, Neomak, Ødei, Parabellum, MICE eta Olaia Inziarte, besteak beste.
Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du, euskal artisten presentzia bermatzeko.