Amale Artetxe Katedraren aurkezpena: laburpen bideoa

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-11-15

Pasa den urriaren 31n aurkeztu zen, Buenos Airesko San Martin kulturgunean, Etxepare Euskal Institutuaren bederatzigarren katedra izango zen Amale Artetxe Katedra. Argentinan arlo akademikoan euskal kulturari buruzko giza zientzia ikasketak eta ikerketak sustatzeko helburua du katedra honek, eta CONICET (Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas) erakundearekin egindako hitzarmen baten fruitua da.

Lehen edizioan, Santiago de Pablo historia katedraduna izan da gonbidatu berezia eta, besteak beste, euskal nazionalismoaren inguruko hitzaldi ireki bat eman zuen Buenos Airesko Unibertsitatean. Horrez gain, aurkezpen ekitaldi bat ere egin zen, non Amale Artetxeren familiari omenaldi bat egin eta Katedraren nondik norakoak azaldu zituzten CONICET-eko IMHICIHU Institutuko zuzendari Ariel Guiancek eta Etxepare Euskal Institutuko Zuzendari Irene Larrazak.

Hona hemen ekitaldiaren laburpen bideoa, de Pablo, Guiance eta Larrazaren hitzak biltzen dituena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu