Abian da jarduera ez profesionalen mugikortasuna laguntzeko deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2023-05-15

Abian da du euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzen deialdia. Etxepare Euskal Institutuak maiatzaren 16tik aurrera jasoko ditu laguntzok jasotzeko eskaerak. Ekainaren 16an itxiko da deialdia.

30.000 euroko zuzkidura duen deialdi hau irabazi asmorik gabeko jarduerak laguntzea bideratua dago, Institutuaren beste deialdien bidez lagundu ezin direnak. Sortzaile eta konpainien mugikortasun gastuak laguntzea da helburua.

Ondorengo baldintzak baztergarriak izango dira: 

- Politika, erlijio, giza zein kultura mailako efemerideak gogorarazteko egin ohi diren antzezpenak edo errepresentazio bizidunak, hala nola, Erdi Aroko azokak eta antzekoak berregitea xede dutenak.

- Ikasketa-bidaiak, ibilaldiak, txangoak, elkartrukeak, aisialdia edo antzekoak egitea xede dutenak.

- Xedea gizarte ekintzarekin, ingurumenarekin, nekazaritzarekin eta, azkenik, bitxigintza, urregintza zein artisautzarekin zerikusia dutenak.

- Hezkuntza arautuan eta unibertsitateetan antolaturiko programak, gradu amaierako edo master amaierako lanak, eskoletan/unibertsitateetan ematen diren konferentziak, ikerketa helburu duten bidaiak eta proiektuak.

- Gastronomia, kirola eta turismoarekin zerikusia duten jarduerak.

- Etxepare Euskal Institutuaren berariazko beste edozein deialditara biltzeko aukera egonda ere, horietatik kanpo geratu direnak.

Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira. Deialdiaren informazio osoa eskuragarri dago sarean.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu