Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2023)
Ebatzita
Etxepare Euskal Institutuak maiatzaren 16tik ekainaren 16ra bitartean irekiko du euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpo sustatzeko eta zabaltzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak garatzeko laguntzen deialdian izena emateko epea. 30.000 euroko zuzkidura duen deialdi hau irabazi asmorik gabeko jarduerak laguntzea bideratua dago, Institutuaren beste deialdien bidez lagundu ezin direnak. Helburua da sortzaileen eta konpainien mugikortasun-gastuak ordaintzen laguntzea.
Ebazpen honen babesean aurkeztutako jarduerak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2023/05/16 - 2023/06/16
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 30.000€
- Kontaktua: Alex Aginagalde | a-aginagaldelopez@etxepare.eus | +34 943 023 406
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.