ZUZENKETA literatura itzulpenetararako dirulaguntzetan

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-06-05

Ekainaren 4an argitaratu zen EHAAn euskal literatura-lanen itzulpenak sustatzeko Etxepare Euskal Institutuaren deialdia. Ohar honen bidez jakinarazten dugu deialdiaren formulazioan zuzenketa bat egingo dugula.

Deialdiko 4. artikuluaren b) atala ez da behar bezain zehatza eta laster argitaratuko dugu zuzenketa EHAAn, honela gera dadin ezarrita: “b) Gaztelaniarako itzulpenei dagokienez, pertsona juridikoen kasuan egoitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea. Pertsona fisikoen kasuan errolda EAEn izan dezakete, betiere EAEtik kanpo argitaletxe batekin argitaratuko badute itzulpena.”

Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten argitaletxeek dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte, betiere itzulpena euskaratik gaztelania ez den beste edozein hitzkuntzatara egiteko bada. Argitaletxeak egoitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo baldin badu edozein hizkuntzetara (gaztelania barne) itzulpenak egiteko dirulaguntzak eskatu ahal izango ditu.

Zalantzaren bat izanez gero, jarri lasai gurekin harremanetan.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu