Zubi bat. Maialen Sarasuaren film bat

2015/02/24

Euskara. Kultura. Mundura.

Maialen Sarasuaren “Zubi bat“ egitasmoa, DSS2016k eta Etxepare Euskal Institutuak 2014. urtean Wroclawen erresidentzia baten bitartez garatzeko hauatutako bat izan zen. Egilearen hitzetan...

Lehen aldiz Polonian. Ezagutzen ez nuen hiri bat, Wroclaw, eta 20 egun aurretik.

Egonaldian, turistaren begira ezagunak eta ez hain ezagunak diren hiriko txoko ugari bisitatu eta kamararekin jasotzeko aukera izan nuen. Era guztietako paisaiak, denak ere Wroclawek duen historia aberats, bezain konbultsoaren erreflexu.

Jatorri eta eta diziplina ezberdinetako artista eta teknikariekin biltzeko aukera izan nuen. Plazer bat izan zen Joanna Skowronska folk kantu zaharren kantariaren ahotsean dialekto ezberdinen bustidurei erreparatzea, edo Wroclaweko Unibertsitateko Soundscape Research Studiokoen eskutik, audioak gidaturiko beste hiri bat ezagutzea.

Egonaldi artistikoa bidaia bat izan zen, etengabeko aldaketan dagoen hiri berezi batetan zehar. Eta bidaiatik bueltan, Donostiari begiratu nion berriro. Wroclaweko egunek nire begietan utziriko arrastoetatik barrena.

Bi hiriak bat, honela, begirada berberean eta filme bakar bikoiztuan“.

Maialen Sarasua: ZUBI BAT / JEDEN MOST / ONE BRIDGE lanaren trailerra

2014.05.06 Egileen eta euren egitasmoen aurkezpen-prentsaurrekoa: Matxalen de Pedro, Maialen Sarasua, Goiatz Labandibar

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu